Getariako Txakolina 2021eko uzta - cosecha 2021

Aurten, pandemiaren egoera dela eta, uztaren ohiko aurkezpena ez egitea erabaki dugu, San Anton egunean, urtarrilaren 17an, Getarian. Baina oraindik ere arrazoi asko ditugu ospatzeko. Beraz, merkaturatzeari dagokionez urtea oso datu onekin itxi izanaren eta Getariako Txakolinaren kalitate bikaineko uzta berriaren alde egingo dugu. Gauzak hobetzen direnean, egin beharreko sustapen-jardueren berri emango dugu. 2021eko uztako … Read more

Gipuzkoako Elikagaien Bankuarentzako errezeta solidarioak - portada

“Gastronomia Solidarioa” sukaldaritza-liburuak 17 sukaldari gipuzkoarrek KM0 produktuekin egindako errezetak biltzen ditu. Getariako Txakolina JDk parte hartzen du ekimen honetan eta irabazi guztiak Elikagaien Bankura bideratuko dira. “Gastronomia Solidarioa” sukaldaritza liburua aurkeztu da, Kilometro 0 produktuekin egindako errezetak biltzen dituen eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuarentzat onura osoa izango duen argitalpena. Liburuan Gipuzkoako hamazazpi sukaldarik parte hartzen … Read more

Catas-Lasehu-Getariako-txakolina

Getariako Txakolina JDk LASEHUrekin lan egiten du, ENACek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauan egiaztatutako erakundearekin, Getariako Txakolinaren ebaluazio sentsoriala egiteko eta, horrela, Jatorri Deituraren Erregelamenduan ezarritakoa betetzeko. HAZI Fundazioaren auditoretzetan, Getariako Txakolina Jatorri Deiturak kontratatutako kontrol-organo gisa, inskribatutako upategien elaborazioen laginak jasotzen dira, LASEHUko (Euskal Herriko Unibertsitateko Zentzumen Analisiaren Laborategia) ebaluatzaileek zentzumenen azterketa egin dezaten. Saio … Read more

Gure Lurra Landa eta hiri mundua lotzea funtsezkoa izango da etorkizun jasangarrirako - portada

Azaroan, Donostian ospatutako “Gure Lurra, Etorkizuna Lantzen” kongresuak hainbat talde bildu zituen landa munduaren eta hiri munduaren arteko deskonexioaren ondorioak azaltzeko. Bi mundu hauen arteko harreman iraunkor bat sortzeko beharra mahai gainean jarri zuen hitzordu honek, gizarte osasuntsu bat eta etorkizun jasangarria lortzeko. “Baserri mundua ez dago hiri mundutik hain urrun, elkarren beharra dugu”. Azaroaren … Read more

Manifiesto-vino-portada

Ardo Mugimendua (Movimiento Vino), Getariako Txakolina sartuta dagoen Ardogintzako Jatorri Deituren Konferentzia Espainiarrak manifestu bat kaleratu du  Jatorri Deituren baloreak indartzeko, izatearen arrazoia. “Ezberdina izateari utzi nahi diogu bakarra izaten hasteko”, hau da Ardo Mugimendua Jatorri Deitura-ren leloa. Jatorri Deitura duten ardoen aberastasuna eta aniztasuna sustatu eta sustatzeko xede irmoa erakusten du elkarteak. Bere manifestuko … Read more

Getariako Txakolina J.D-ren bisita Ribeira Sacra eta Bierzoko Jatorri Deituretara - portada

Abuztuaren bukaeran, Getariako Txakolina J.D-ko inskribatuak Ribeira Sacra J.D-ko “mahastizaintza heroikoa” bisitatu genuen eta gure begiekin egiaztatu ahal izan genuen kontzeptu hori errealitatearekin guztiz bat datorrela. Sil ibaian zehar katamaranean egindako bueltatxoan ikusgarrizko paisaia ikusi genuen, lana egiteko oso nekezak diren mendi-maldetan bizitza guztiko mahastiak mantendu dituzte. Ribeira Sacra J.D.K.A-eko Martak lagunduta, Pablo Ibáñez-en eskutik … Read more

Getariako Txakolina ardo ezberdin bat - portada

2019ko uztarekin 30 urte ospatuko ditugu Jatorri Deitura bezala bidea egiten hasi ginela… 3 hamarkada hauek kalitate haundiko ardo bat lortzeko eta bere lurraldeari oso lotuta dagoen sektore profesional bat kontsolidatzeko balio izan digute: mahatsaren ekoizpenetik, bere komertzializaziorako upategitik etiketatuta ateratzen den botilarainoko prozesu guztia eginez. 1989. urtean, 12 upategi y 60 mahasti-hektarea zeuden inskribatuak, … Read more

JJDD-ren zeregin sozio-ekonomiko, kultural eta ingurumenekoak landa eremuetan - portada

Jatorri Deiturek paper garrantzitsu bat betetzen dute landa eremuen garapenean. Argi geratu zen datu bat “JJDD-ren zeregin sozio-ekonomiko, kultural eta ingurumenekoak landa eremuetan” apirilean Oliten ospatutako jardunaldian. Bertan, Jatorri Deitura ezberdinak bildu ziren.  “JJDD-ren zeregin sozio-ekonomiko, kultural eta ingurumenekoa landa eremuetan” jardunaldia Red Rural Nacional, Conferencia Española de Consejos Reguladores Vitivinícolas (CECRV) eta Origen España … Read more

Getariako Txakolineko upategiak BIOBOX proiektuan - portada

Getariako Txakolineko hainbat upategi BIOBOX proiektuan parte hartzen ari dira habi-kutxak jarriaz beraien mahastietan modu biologiko batean izurriteak kontrolatzeko. Proiektu hau Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Biodiversidad Erakundeak zuzentzen dute. Maiatzaren 21ean Petritegi sagardotegian BIOBOX proiektua aurkeztu zen. Proiektu zientifiko bat da eta bere helburua Getariako Txakolina JD-ko mahastietan eta Euskal Sagardoa JD-ko sagastietan izurriteak gutxitzea … Read more

Gastroandere-2

Martxoak 27 asteazkenean, Gastronomiako Euskal Anaiarteak gipuzkoar gastronomian funtsezkoak izan diren emakumeei omenaldi hunkigarri bat eskeini zien. Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura ekitaldi hau babestu zuen. Donostiako Alkatea den Eneko Goiak bertaratutakoak agurtu ondoren omenaldia, Aitzpea Leizaola antropologoak zuzendutako eta Visi Irizar, Tatusa Fombellida, Maria Luisa Eceiza eta Aizpea Oihanederrek osatutako mahai-inguru batekin hasi zen. Bertan, … Read more

¿Tienes la edad legal para beber en tu país?

Para acceder a este sitio, debes ser mayor de edad en tu país de residencia. Al hacer click en 'Sí', aceptas el Aviso Legal y la Política de Privacidad de este sitio.