Gastroandere, Gipuzkoar Gastronomian emakumeei omenaldi haundia
Martxoak 27 asteazkenean, Gastronomiako Euskal Anaiarteak gipuzkoar gastronomian funtsezkoak izan diren emakumeei omenaldi hunkigarri bat eskeini zien. Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura ekitaldi hau babestu zuen.
Donostiako Alkatea den Eneko Goiak bertaratutakoak agurtu ondoren omenaldia, Aitzpea Leizaola antropologoak zuzendutako eta Visi Irizar, Tatusa Fombellida, Maria Luisa Eceiza eta Aizpea Oihanederrek osatutako mahai-inguru batekin hasi zen. Bertan, belaunaldi ezberdinetako emakumeek beraien bizipenak azaldu zituzten.
Solasaldi interesgarri honen ondoren omendutako GASTROANDERE bakoitzari EGUZKILORE eskaini zitzaien.
Aurreskua dantzatu ondoren guztiek batera argazki bat atera zuten.
Getariako Txakolina Jatorri Deiturak ekitaldi hau babestu du eskertza bezala, euskal sukaldaritza tradizionala mantendu, gure produktuak defendatu eta gastronomia munduaren berrikuntzetara egokitzen jakin izan dutelako emakume hauek.