J.D. datuetan
Getariako Txakolina Jatorri Deitura Gipuzkoako kostaldeko mahastizaintza tradizionalaren ondare bizia da. Bertako mahats barietate autoktonoekin, batez ere Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltzarekin, egindako ardoak lurraldearen izaera berezia islatzen du. Getarian egoitza duen Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak ekoizpenaren jatorria, elaborazioa eta kalitatea zaintzen ditu, kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.
J.D. datuetan
Getariako Txakolina Jatorri Deitura Gipuzkoako kostaldeko mahastizaintza tradizionalaren ondare bizia da. Bertako mahats barietate autoktonoekin, batez ere Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltzarekin, egindako ardoak lurraldearen izaera berezia islatzen du. Getarian egoitza duen Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak ekoizpenaren jatorria, elaborazioa eta kalitatea zaintzen ditu, kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.
Getariako Txakolina
Jatorri Deituraren bilakaera
XIV. mendean, Gipuzkoako Ermandadearen Batzar Nagusiaren ondoren idatzitako Probintziako lehen Ordenantzetan mahatsondoaren landaketa aipatzen da. Bertan, “mahastiak suntsitzen dituenari heriotza-zigorrarekin” mehatxatzen da. Itxura guztien arabera, Gipuzkoako kostaldean mahasti handiak ziren nagusi, eta, kopuru txikiagoan bada ere, barnealdean ere ikus zitezkeen.
XIX. mendean, Gipuzkoako txakolinaren eremua Oria ibaiaren itsasadarretik hedatzen da. Txakolin mahastiak Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun banatzen dira eta gutxi gorabehera, 400.000 litro txakolin ekoizten dira eta 250 hektarea mahasti daude.
XX. mendearen amaieran txakolin-mahastia biziberritzeko prozesua hasi zen, eta 1989an Getariako Txakolina Jatorri Deitura onartu zen. rduan, 52 hektarea mahasti geratzen ziren kostaldean, Zarautz, Aia eta Getaria artean banatuta. 1990ean, Getariako Txakolina Jatorri Deituraren lehen uzta aurkeztu zen prezintoarekin.
2007an Getariako Txakolina Jatorri Deitura Gipuzkoako lurralde historiko osora zabaldu zen. Une horretan 327 hektarea mahasti daude eta Getariako Txakolina JDko 18 upategirentzako txakolina ekoizten dute.
Ordutik 2025ko uztara arte, Jatorri Deiturari upategi gehiago batu dira. Guztira 31 upategi dira Getariako Txakolina egiten duten upategiak, 479 hektareetatik abiatuta.
Getarian duen egoitzatik, Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak bertako mahatsen jatorria, Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza, eta horien elaborazio eta kalitate-kontrol zainduak, bat egin dezaten zaintzen du, kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.
Getariako Txakolina Jatorri Deitura duen txakolina, botilaren goiko aldean kapsularen gainetik jartzen den zenbakidun prezintoagatik bereizten da.
Mahasti hektareak/upategiak. Bilakaera.
Gure Getariako Txakolin tradizionala egiteko erabiltzen diren bertako Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza barietateen mahasti azalera 458 hektareakoa da. Gipuzkoan zehar banatuak: Getaria (% 45), Aia (% 15), Zarautz (% 12), Zumaia (% 4,5), Oñati (% 3,5) eta Hondarribi (% 3,5).
Gainerako % 16,5 honela banatzen da: Aizarnazabal, Alkiza, Arrasate, Azpeitia, Beizama, Deba, Donostia, Hernialde, Mutriku, Oiartzun, Olaberria, Orio, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zerain, Zestoa.
Upategiak
Hek. Kopurua
1989
JDren onarpena
Aia, Getaria, Zarautz
2015
Upategiak eta
ekoizpena haunditzea
2024
2025
Azken uzta
(2024)
Ekoizpenak
Mahats Zuria (litrotan)
Mahats Gorria (litrotan)
Mahats Beltza (litrotan)
2010
Litroak Guztira
1.740.676
Zuria
1.732.872
Gorria
6.104
Beltza
700
Mahats-biltze Berantiarra
1.000
2011
Litroak Guztira
2.284.030
Zuria
2.251.930
Gorria
31.400
Beltza
700
Mahats-biltze Berantiarra
0
2012
Litroak Guztira
2.268.710
Zuria
2.188.798
Gorria
74.527
Beltza
3.385
Mahats-biltze Berantiarra
2.000
2013
Litroak Guztira
1.031.333
Zuria
972.918
Gorria
48.650
Beltza
9.765
Mahats-biltze Berantiarra
0
2014
Litroak Guztira
2.433.695
Zuria
2.323.075
Gorria
97.000
Beltza
10.650
Mahats-biltze Berantiarra
2.970
2015
Litroak Guztira
2.563.519
Zuria
2.423.427
Gorria
136.610
Beltza
3.482
Mahats-biltze Berantiarra
0
2016
Litroak Guztira
2.914.854
Zuria
2.722.324
Gorria
191.030
Beltza
1500
Mahats-biltze Berantiarra
0
2017
Litroak Guztira
2.582.446
Zuria
2.389.513
Gorria
192.301
Beltza
632
Mahats-biltze Berantiarra
2.000
2018
Litroak Guztira
2.354.536
Zuria
2.122.673
Gorria
220.638
Beltza
11.225
Mahats-biltze Berantiarra
0
2019
Litroak Guztira
2.337.326
Zuria
2.089.120
Gorria
236.256
Beltza
11.950
Mahats-biltze Berantiarra
0
2020
Litroak Guztira
3.002.298
Zuria
2.729.234
Gorria
256.178
Beltza
12.486
Mahats-biltze Berantiarra
4.400
2021
Litroak Guztira
2.699.344
Zuria
2.461.866
Gorria
230.638
Beltza
6.540
Mahats-biltze Berantiarra
300
2022
Litroak Guztira
3.333.854
Zuria
2.992.883
Gorria
319.277
Beltza
21.694
Mahats-biltze Berantiarra
0
2023
Litroak Guztira
2.700.525
Zuria
2.411.359
Gorria
271.764
Beltza
17.402
Mahats-biltze Berantiarra
1.000
2024
Litroak Guztira
2.521.378
Zuria
2.297.165
Gorria
199.291
Beltza
24.422
Mahats-biltze Berantiarra
500
2025
Litroak Guztira
2.536.558
Zuria
2.324.236
Gorria
195.602
Beltza
16.720
Mahats-biltze Berantiarra
0
“Getariako Txakolina Jatorri Deitura duen txakolina, duen kalitateagatik eta benetako izaeragatik, nazioarteko merkatuan produktu berezi bezala kokatzen ari da, gourmet motako produktu gisa”
Komertzializazioa
Getariako txakolinaren merkatu nagusia Gipuzkoakoa eta Euskadikoa da, % 70arekin. Produkzioaren % 10 batez ere Madrilen eta Bartzelonan kontzentratzen da, eta gainerako % 20a esportatu egiten da.
Esportazioaren bilakaera azken 15 urteetan
Esportazio datuei dagokienez, Getariako Txakolinaren % 20 kanpoko merkatuetara bideratzen da. AEB (% 60), Frantzia (% 7) Erresuma Batua eta Norvegia (% 5), Japonia (% 4,5) eta Suedia (% 4) nabarmentzen dira esportazioaren herrialde nagusi gisa. Gainerako % 14,5a nazioarteko beste merkatu batzuetan saltzen da.
Esportazioa herrialdeka
Frantzia
AEB
EB
Japonia
Iparraldeko H.
Besteak
1993 – 1994
2015 – 2016
2023 – 2024
2024 – 2025

