Getariako Txakolina ardo ezberdin bat
2019ko uztarekin 30 urte ospatuko ditugu Jatorri Deitura bezala bidea egiten hasi ginela…3 hamarkada hauek kalitate haundiko ardo bat lortzeko eta bere lurraldeari oso lotuta dagoen sektore profesional bat kontsolidatzeko balio izan digute: mahatsaren ekoizpenetik, bere komertzializaziorako upategitik etiketatuta ateratzen den botilarainoko prozesu guztia eginez.
1989. urtean, 12 upategi y 60 mahasti-hektarea zeuden inskribatuak, 260.000 botilako produkzioarekin.Gaur egun, 33 upategi ditugu inskribatuak, urtean, bataz-beste 3.500.000 botila produzitzen dituzte eta Gipuzkoako Lurralde Historiko guztian zehar 433 mahasti hektarea ditugu.
Atlantiar klima eta orografia aldetik mendi-magal txikiez osatuta egoteak, Ondarrabi barietateekin batera, landaketa zehatz batetarako eremu honek upategiaren produkzioari ezaugarri zehatz batzuk ematen dizkio.
Getariako Txakolina gureak diren bertako barietateekin egiten da: Ondarrabi Zuri deitzen den barietate txuriarekin eta Ondarrabi Beltzarekin, hau da, barietate beltzarekin. Getariako Txakolina bere %90ean txakolin txuria egiten da eta txakolin gorria gainontzeko %10ean, txakolin beltzaren produkzioa anekdotikoa delarik.
Getariako Txakolina graduazio moderatua duen ardo gazte bat da, garraztasun puntu orekatu batekin. Momenturo eboluzionatzen ari den ardo bat da bai bere mahastizaintzan eta baita inskribatuak dauden upategiek egiten dituzten elaborazio ezberdinetan.
Eboluzio hau garbi ikusten da bere kontsumoan. Getariako Txakolina bertan bakarrik kontsumitzetik mundu mailan errekonozitua izatera pasa da bere kalitateagatik. Gaur egun gure produkzioaren %15 esportzen da AEB eta Japonia bezalako herrialdeetara eta Europar Batasunean Frantziara egiten da bidalketa gehienetako bat.