Gipuzkoako Elikagaien Bankuarentzako errezeta solidarioak

“Gastronomia Solidarioa” sukaldaritza-liburuak 17 sukaldari gipuzkoarrek KM0 produktuekin egindako errezetak biltzen ditu. Getariako Txakolina JDk parte hartzen du ekimen honetan eta irabazi guztiak Elikagaien Bankura bideratuko dira.

“Gastronomia Solidarioa” sukaldaritza liburua aurkeztu da, Kilometro 0 produktuekin egindako errezetak biltzen dituen eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuarentzat onura osoa izango duen argitalpena.

Liburuan Gipuzkoako hamazazpi sukaldarik parte hartzen dute beren errezetekin:

  1. Ismael Iglesias (Rita Jatetxea)
  2. Ruben Trincado (Mirador de Ulía)
  3. Gorka Irisarri (Danontzat Jatetxea)
  4. Gorka Txapartegi (Alameda Jatetxea)
  5. Paúl Arrillaga (Zazpi Jatetxea)
  6. Jon Ayala (Laia Erretegia)
  7. Aizpea Oianeder (Xarma Jatetxea)
  8. Pili Manterola Iribar ( Iribar Jatetxea)
  9. Roberto Ruiz (Hika Gastronomikoa)
  10. Iñigo Peña (Narru Jatetxea)
  11. Pablo Urola (Urola Jatetxea)
  12. Igor Arregi (Kaia Jatetxea)
  13. Enrique Freischmann (Maruka Jatetxea)
  14. Ander González (Astelena Jatetxea)
  15. Dani López (Kokotxa Jatetxea)
  16. Mikel Santamaría (Bokado Jatetxea)
  17. Xabi Gorrotxategi (Casa Julián Jatetxea)

Gastronomia Solidarioa azaroaren 25etik urtarrilaren 9ra bitartean salduko da hamar euroren truke Uvesco BM eta Super Amara supermerkatuetan eta Gipuzkoako Eroski hipermerkatuetan.

Getariako Txakolina JDtik errezeta-liburu honen salmenta guneetara hurbiltzera animatzen zaituztegu eta, nolabait, Gipuzkoako Elikagaien Bankura joaten den hainbeste jenderi laguntzeko.

Liburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, En Clave de Solek, Getariako Txakolina JDk, Urkabek, Bodega Donostiarrak eta  Vinos Tordok babestu dute.

¿Tienes la edad legal para beber en tu país?

Para acceder a este sitio, debes ser mayor de edad en tu país de residencia. Al hacer click en 'Sí', aceptas el Aviso Legal y la Política de Privacidad de este sitio.