Ardo Mugimendua, Jatorri Deituren berezitasunari eta egiazkotasunari keinu bat
Ardo Mugimendua (Movimiento Vino), Getariako Txakolina sartuta dagoen Ardogintzako Jatorri Deituren Konferentzia Espainiarrak manifestu bat kaleratu du Jatorri Deituren baloreak indartzeko, izatearen arrazoia.
“Ezberdina izateari utzi nahi diogu bakarra izaten hasteko”, hau da Ardo Mugimendua Jatorri Deitura-ren leloa. Jatorri Deitura duten ardoen aberastasuna eta aniztasuna sustatu eta sustatzeko xede irmoa erakusten du elkarteak. Bere manifestuko 10 puntuak horrela erakusten ditu:
Manifestu honen 10 puntutan, Ardogintzako Jatorri Deituren Konferentzia Espainiarraren eta Jatorri Deitura guztien filosofiaren laburpena egiten da: Kalitatea, Kontsumoa, Jatorria, Enbaxadorea, Aniztasuna, Ingurumena, Dibertimendua, Osasuna, kultura eta Ezagutza. Jatorria eta modernitatea, tradizioa eta abangoardia balioak barneratzeaz gain, beti kontuan ditu gozamena eta kontsumo arduratsua.
( Esteka honetan ikusi dezakezu manifestua)
Ardogintzako Jatorri Deituren Konferentzia Espainiarra (CECRV) 54 Jatorri Deiturek osatzen dute eta Getariako Txakolina J.D horietako bat da. Ardo Mugimenduak (Movimiento Vino) ardoarekin lotutako Jatorri Deiturek duten balioak zabaltzen ditu, lurralde bakoitzaren jatorria edo dibertsitatea, jatorri edo kultur sustraiak, eta Jatorri Deitura duten ardoen aberastasuna eta aniztasuna sustatzen ditu.
Ospatu dezagun beti Jatorri Deiturako ardo batekin. Topa!
MANIFIESTO MOVIMIENTO VINO