
Getariako Txakolineko upategiak BIOBOX proiektuan
Getariako Txakolineko hainbat upategi BIOBOX proiektuan parte hartzen ari dira habi-kutxak jarriaz beraien mahastietan modu biologiko batean izurriteak kontrolatzeko. Proiektu hau Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Biodiversidad Erakundeak zuzentzen dute.
Maiatzaren 21ean Petritegi sagardotegian BIOBOX proiektua aurkeztu zen. Proiektu zientifiko bat da eta bere helburua Getariako Txakolina JD-ko mahastietan eta Euskal Sagardoa JD-ko sagastietan izurriteak gutxitzea da modu biologiko batean.
Gure mahastietan hegaztiak eta saguzarrak erakartzeko habi-kutxak eta babes-kutxak jarri dira, izurriteak eragiten dituzten intsektuak jan ditzaten eta horrela, izurriteak gutxitu daitezen; gure kasuan mahats-mordoaren sitsan (Lobesia botrana). Aurten, Getariako Txakolina JD-ko honako upategi hauek ari dira parte hartzen BIOBOX proiektuan: Ameztoi, Arbela , K5 Argiñano eta Talai Berri.
BIOBOX proiektua Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzentzen du eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren babesa du Fundación Biodiversidad erakundearen bitartez.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak kudeatzen duen proiektu honen berrikuntza, Euskadiko mahasti eta sagastietan kontrol biologiko haundiago bat duen kudeaketa eredu baten ikerketa eta prestaketa da.
Hemen ikusi dezakezu bideoa:
