Getariako Txakolina- Gure Lurra

Gure Lurra: Landa eta hiri mundua lotzea funtsezkoa izango da etorkizun jasangarrirako

Azaroan, Donostian ospatutako “Gure Lurra, Etorkizuna Lantzen” kongresuak hainbat talde bildu zituen landa munduaren eta hiri munduaren arteko deskonexioaren ondorioak azaltzeko. Bi mundu hauen arteko harreman iraunkor bat sortzeko beharra mahai gainean jarri zuen hitzordu honek, gizarte osasuntsu bat eta etorkizun jasangarria lortzeko

“Baserri mundua ez dago hiri mundutik hain urrun, elkarren beharra dugu”.

Azaroaren 27an Donostian ospatutako  GURE LURRA kongresua – aren hirugarren edizioak baserritarrak, enpresak, administrazioko ordezkariak etab…bildu zituen nekazal munduko ekozleei ahotsa emateko, aurre egin beharreko problematikak azaltzeko eta lehen sektorearen beharrei jaramonik ez egiteak gizartean dituen ondorioak agerian jartzeko.

Jesús Calleja: “Herri txikiak deskubritzeke dauden atxor haundiak dira”

Kongresua Gipuzkoako Ahaldun Nagusi den Markel Olanok ireki ondoren Jesús Calleja, komunikatzaile eta abenturazaleak eman zion hasiera jardunaldiari, bere esperientzia pertsonala kontatuz. Adierazi zuenez, “Guztiok bilatu beharko genuke bizitzan behin ‘une goren’ hori, proiektu desiratua egitean”. Hori bai, bere bidaiak urrun eraman arren, berarentzat bere atseden lekua Leonen duen herria da: “Herri txikiak deskubritzeke dauden altxor handiak dira”, eta ezin ditugu ahaztu.

“Batzuetan, osasungarria dena arrunta da: berenjena bat, patata bat … Lehengaien sektoreak gidatuko du elikadura osasungarrirako aldaketa”. Aitor Sánchez.

Hitza hartzen bigarrena Aitor Sanchez dietista-nutrizionista izan zen, “Mi dieta cojea” liburuaren egilea. Iragarkietako aholku interesatuen bidez produktu mota aukeratzean eta erostean egin ohi ditugun akatsak azaldu ondoren, elikadura orekatuago batera itzuli beharra dagoela adierazi du. Are gehiago, gure nutrizio beharrak beteko lituzkeen nekazaritza oinarri garrantzitsua duen herrialde bat daukagunean.

“Espainia landa herrialde bat da, bere herriak husteak aberastasun kultural haundia galduko dela esan nahi du”. Nel Cañedo.

Axolagabe utzi ez zuen beste parte-hartzaile bat Nel Cañedorena izan zen, Europako Mendietako artzaina, abeltzaintzaren eta landa bizimoduaren defentsan egindako bideoengatik ezaguna: “Espainia landa herrialde bat da. Beren herriak husteak berekin dakar aberastasun kultural haundia galtzea. Beharrezkoa da kontzientzia soziala sortzea, eta landa eta hiri ingurunearen artean harreman iraunkor bat  lortzea “. (bere hitzaldia eta beste parte-hartzaileena link honetan ikus ditzakezu)

 

"Ez baditugu bertako ekoizleak babesten, desagertu egingo dira".

Egunean zehar, beste parte-hartze interesgarri asko izan ziren, sektorearen egungo egoerari buruzko hiru solasalditan. Ekoizleek, sukaldariek, gastronomia munduko kazetariek eta Gipuzkoako eta Horecako ekoizleen elkarteetako ordezkariek egoerari buruz duten ikuspegia plazaratu zuten, eta sektoreak etorkizunera begira dituen beharren inguruan eztabaidatu zuten.

Baserritarrek beren ofizioa gure lurra, gure paisaia eta, azken batean, gure kultura mantentzen duen ezinbesteko sektore gisa onartua eta errespetatua izan dadin eskatzen dute. Landa mundua ez dago hiri mundutik hain urrun, elkarren beharra dugu.

"Ez baditugu tokiko ekoizleak babesten, desagertu egingo dira. Produkzioa jaisten ari da, eta horri buelta eman behar diogu ".

Getariako Txakolina eta Gure Lurra

Getariako Txakolinan ados gaude hain gertu egonda ere bertako baserritar eta ekoizleak ezezagun handiak izaten jarraitzen dugula. Denon artean norabide berean lan egin behar dugu, bertako produktuak erakunde, ekitaldi eta jaialdietan presentzia izan dezan, ostalaritzan ikusgarritasun handiagoa izan dezan eta gure mahaietan goza dezagun. Azken batean, Gure Lurra zaintzen dutenak ezagutu, errespetatu eta babestu ditzagun.

Gure bi inskribaturen, hau da,  mahastizain baten eta txakolin-ekoizle baten ikuspegia nabarmentzen dugu Diario Vasco egunkarirako egindako elkarrizketan:

«El agroturismo ofrece una experiencia única para conocer el medio rural”. Joxe Mari Aramendiri elkarrizketa.  Gañeta upategia.

«Damos visibilidad al territorio con un producto autóctono de primera calidad»  Nerea Lazkanori elkarrizketa.  Basa Lore upategia

Ondarrabi zuri con copa DO

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30