Getariako Txakolina

Getariako Txakolina Jatorri-Deiturako txakolinak mahats-barietate autoktonoari zor dio bere berezitasuna, Hondarrabi izenekoari, hain zuzen. Upategi familiarren elaborazio zainduak, klima atlantikoak eta gure mahastien inguru zoragarriak, nortasun eta jite jatorrak, bere-bereak, ematen dizkiote Getariako Txakolinari. Estatuan eta nazioartean gogotik kontsumitzeak Getariako Txakolinaren upategien kalitatearen eta lan bikainaren fede ematen du.

Getariako Txakolina

Getariako Txakolina Jatorri-Deiturako txakolinak mahats-barietate autoktonoari zor dio bere berezitasuna, Hondarrabi izenekoari, hain zuzen. Upategi familiarren elaborazio zainduak, klima atlantikoak eta gure mahastien inguru zoragarriak, nortasun eta jite jatorrak, bere-bereak, ematen dizkiote Getariako Txakolinari. Estatuan eta nazioartean gogotik kontsumitzeak Getariako Txakolinaren upategien kalitatearen eta lan bikainaren fede ematen du.

Getariako Txakolina - uva-do

Barietate
autoktonoa

Getariako Txakolina Hondarrabi mahats autoktonoarekin egiten da. Bi baritate ditu: Hondarrabi Zuria eta Hondarrabi Beltza. Zuria barietatea erabiltzen da batik bat Getariako Txakolina JD txakolina egiteko.

Getariako Txakolina - copa-txakoli-do

Getariako
txakolinak

Txakolin zuria da Getariako Txakolinaren upategien ardo nagusia; ondoren, txakolin gorria; txakolin beltza askoz gutxiago egiten da. Ardo horiek ez ezik, apardunak eta mahats-bilketa berantiarrekoak ere egiten dira.

Getariako Txakolina - copa-do-txa

Kopan eta
fresko-fresko

Getariako Txakolina Jatorri-Deiturako txakolina ardo gaztea da; graduazio moderatua dauka eta bere garraztasun-maila orekatua da. Txakolinaren ñabardura guztiez gozatzeko, kopan eta 6 eta 10 gradu arteko tenperaturan zerbitzatzea gomendatzen dugu.

Getariako Txakolina - ubicacion-txakoli

Txakolin bat,
lurralde bat: Gipuzkoa

Lurraldearen ekialdean dagoen eremutik hasita, barnealdeko haran eta mendietatik igaroz, kostalderaino, Getariako Txakolinaren mahastiak eta upategiak Gipuzkoa osotik hedatzen dira. Eta 479 mahasti-hektaeren % 90 itsasaldean kokatzen da.

Jatorrizko Deitura

Getariako Txakolinak Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapena lortu zuen 1989an, uzta-biltzaileek, zaharberritzaileek eta euskal administrazioak elkarrekin egindako lanari esker. 2007tik, izen horrek Gipuzkoa osoa hartzen du, eta bertako Kontseilu Arautzaileak bertako mahatsez egindako ardo honen kalitatea eta jatorria bermatzen ditu.

Informazio gehiago
Getariako Txakolina - ubicacion-upategiak-bodegas

Gure upategiak

Mapa interaktiboan, bertan Getariako Txakolina Jatorrizkoa izendapeneko txakolin upletegiak ikus ditzakezue.

Enoturismoa

Bizitu txakolina jatorritik: bisitatu upeltegiak, ibili mahastien artean eta dastatu tradizio paregabe baten zaporea.

Getariako Txakolinaren sorlekutik enoturismoa: Getaria eta Zarautz

Mendi-ibilaldiak, hondartzak, gastronomia, kultura eta enoturismoa. Getariak eta Zarautzek, leku pribilegiatutik, gozatzeko aukera asko eskaintzen dizkiete bisitariei. Getariako Txakolinaren sorlekua, …

Irakurri gehiago

Tolosaldea: aberastasun gastronomikoa ingurune natural pribilegiatu batean

Tolosaldea eskualdeak (oparoa eta berdea), ospe handiko produktuak landatzeko aukera ematen du, hala nola, Tolosako babarrunak edo Ibarrako piparrak eta, …

Irakurri gehiago

Getariako Txakolina JDko zein upategi bisitatu daitezke?

Gipuzkoa da enoturismoa asko gustatzen zaienen helmuga gogokoenetako bat eta Getariako Txakolinako mahastiak eta upategiak bisitatzen dituzte txakolina pixka bat …

Irakurri gehiago

Berriak

Jarraitu gertutik Getariako Txakolinaren egunerokoa: berrikuntzak, ekitaldiak, uzta-bilketak eta txakolinaren eta gure upeltegien inguruko guztia.

Getariako Txakolinaren uzta berriaren aurkezpena

Getariako Txakolinaren uzta berriaren aurkezpena egin da gaur goizean Getarian. Itziar Eizagirre Getariako Txakolina Jatorri Deituraren presidentearen hitzetan, “11º-ko txakolina …

Irakurri gehiago

Getariako Txakolin Egunak 2025

Urtero, Getariako Txakolinak Txakolin Eguna ospatzen du upategi ekoizleak kokatzen diren inguruko txakolin-tradizioko herri batzuetan. Zarautz, Aia, Aretxabaleta, Azpeitia, Donostia…Kontsultatu …

Irakurri gehiago

Getariako Txakolina ProWein Düsseldorf 2025 azokan izango da

Aurten ere Getariako Txakolina ProWein Düsseldorf ardoaren nazioarteko azokan izango da, 2025eko martxoaren 16tik 18ra, Txomin Etxaniz, Hika eta Hiruzta …

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputacion Foral de Gipuzkoa
EJ - GV
Unión Europea - Fondo europeo agrícola de desarrollo rural
DOP