Getariako Txakolinaren sorlekutik enoturismoa: Getaria eta Zarautz
Mendi-ibilaldiak, hondartzak, gastronomia, kultura eta enoturismoa. Getariak eta Zarautzek, leku pribilegiatutik, gozatzeko aukera asko eskaintzen dizkiete bisitariei. Getariako Txakolinaren sorlekua, kostaldeko herri bitxi hauek erreferentzia dira Euskal Herrian enoturismoa maite dutenentzat.
Berdez eta urdinez margotutako paisaia: Getaria eta Zarautz naturaren altxorrak
Urola Kosta eskualdeko ingurune naturalak aukera asko eskaintzen ditu natura, itsasoa eta mendia maite dutenentzat. tsasoa eta hondartzak, ezin hobeak eguzkia hartzeko, kirola egiteko edo, besterik gabe, ikuspegi zoragarriez gozatzeko.
Zarautzek, Euskadiko hondartzarik luzeenarekin, mundu osoko surflariak erakartzen ditu, eta, gainera, nazioarteko txapelketa ezagun bat egiten da bertan. Getarian, Malkorbe hondartza, portuaren eta “Getariako arratoiaren” ondoan, ur bareko badia txiki batean dago. Getariako bisita amaitzeko leku ezin hobea, familian edo lagunekin paseo bat emateko edo tarte lasai bat pasatzeko.
Kostaldeko gune honek ibilbide eta bidexka ikusgarriak eskaintzen ditu. Edonora zoazela ere, Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza landatuta dauden mahastiak topatuko dituzu, gure Getariako Txakolina egiteko erabiltzen diren bertako mahats-barietateak.
Getarian hasi eta Getarian bukatzen den ibilbide zirkular hau bezala, non gainera geldialdi bat egin dezakegun bidean aurkitzen ditugun Getariako Txakolina JDko upategi batzuk bisitatzeko. Edo Zarautzen hasi eta Zarautzen bukatzen den ibilbidea, non hondartzaren gaineko ikuspegi ikusgarriez ere goza dezakegun. Donejakue Bidea ahaztu gabe, kostaldeko eremu horretatik igarotzen dena eta Zarautz eta Getaria zeharkatzen dituena.
Bertako zigilua duen gastronomia
Euskal gastronomiak Zarautzen eta Getarian bere zigilua dauka. Bertako produktuak, itsasokoak eta baratzekoak, protagonismo berezia du bi herrietako taberna eta jatetxeetan. Parrillek eta bere txingarrek kaleak girotzen dituzte Getariako Txakolinarekin batera, gure esentzia.
Getaria, bertako bizimodua mantendu den herri txiki bat da. Bertako tabernetan lagunak eta koadrilak elkartzen dira aperitibo orduan eta txakolinaz gozatzeko aukera dago, barrak betetzen dituzten pintxo goxoetako batekin. Getariako jatetxeek, batzuk ospe handikoak, sukaldaritzagatik eta parrillan egiten dituzten arrainengatik erakartzen dute.
Zarautz, euskal gastronomiaz eta bertako produktuaz gozatu nahi izanez gero, kontuan hartu beharreko beste helmuga bat da, herriko tabernetan pintxotan ibiltzeko nahiz bertako edozein jatetxetan bazkaltzeko.
Zarauzko Merkatuan, inguruko aberastasun gastronomikoaren ideia bat egin dezakegu: tokiko baserrietan landatutako piperrak, tomateak eta sasoiko produktuak edo inguruko parrilleroen gozagarri diren haragi eta arrainak, gastronomia-topagune nagusi honetan liluratzen dute.
Museoak eta kultura Zarautzen eta Getarian
Getarian eta Zarautzen ere kultur eskaintza nabarmena dugu, museoen, interpretazio zentroen eta arte edo galerien artean. Cristóbal Balenciaga Museoa leku pribilegiatu batean dago, Getarian, eta Cristóbal Balenciaga moda-diseinatzailearen ondarea aztertu eta bizirik mantentzen du, modaren eta diseinuaren historiako pertsona garrantzitsua, herri honetan jaioa. Kontsultatu egungo erakusketak eta jarduerak museoaren webgunean.
Zarauzko Arte eta Historia Museoan Euskal Kostaldearen historia ezagutuko dugu eta bizimoduetan barrena ibilbidea egiten du, Burdin Aroaz geroztiko tokiko sinesmen eta erritualak. Santa Maria La Real basilikan dago, multzo arkeologiko monumentala, Zarauzko kanpandorreak (museoa bertan dago), Santa Maria la Real parrokiak eta aztarnategi arkeologikoak osatzen dutena, hemen, erromanizazio-aztarnak eta Erdi Aroko nekropoli bat nabarmentzen dira.
Argazkigintzaren zaleentzat, Zarautzen Photomuseuma dugu. Erakusketa iraunkorrarekin batera, argazkigintzarekin lotutako bilakaera, teknikak, generoak eta adierazpen artistikoak ikus ditzakegu, aldi baterako erakusketetarako gune batekin (web orrian kontsulta ditzakezu).
Arlo kulturalari amaiera emateko, aipamen berezia merezi du Arte galeria txikiek, hala nola Bidea Arte Galeriak eta Ispilu Artek, bertan, gai guztiei buruzko erakusketa ugariez gozatuko dugu.
Getaria eta Zarauzko upategiak: Getariako Txakolinaren sorlekua:
Getaria eta Zarautz inguruko ibilbide enoturistiko honi amaiera emateko, ezin dira falta bi herrietan aurki ditzakezun Getariako Txakolina Jatorri Deiturako upategiak.
Getaria da Getariako Txakolina JDko upategi gehien dituen herria (10) Agerre, Aizpurua, Akarregi Txiki*, Ameztoi*, Elkano, Gaintza*, Gañeta*, Izar Leku, Txomin Etxaniz* eta Ulacia.
Zarautzek jarraitzen dio 6 upategirekin: Basa Lore*, Arregi, Mokoroa*, Rezabal*, Talai Berri* eta Makatzak*.
* Ikurrarekin adierazitako upategiak bisitak eta dastaketak eskaintzen dituzte. Beraiekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, ordutegiak eta erreserbak kontsultatzeko (bakoitzaren webgunean edo zerrenda honetan dituzu kontaktuak)
Itsasoa lurrarekin uztartuta eta paisai berdeek, Getariako eta Zarauzko ibilbide honen nortasuna, kultura, natura eta gastronomia markatzen dute, Getariako txakolinaren zaleentzat helmuga ezin hobea bilakatuz.
Azaleko argazkia: © Getaria Turismoa