Getariako Txakolinaren uzta berriaren aurkezpena

Getariako Txakolinaren uzta berriaren aurkezpena egin da gaur goizean Getarian. Itziar Eizagirre Getariako Txakolina Jatorri Deituraren presidentearen hitzetan, “11º-ko txakolina da, afrutatua eta azidotasun puntu orekatu batekin, gure Getariako Txakolinari freskotasun berezia ematen diona”.

Aurkezpen ekitaldian, Getariako Balentziaga Museoan, upategi ekoizleak, erakundeetako ordezkariak eta gastronomiaren munduko pertsona ezagunak bildu dira. Ekitaldian zehar 2026ko Mahasti Jaun izendatu dira CEBANC Sukaldaritza Eskola bere 50. urteurrenean eta AIALA Sukaldaritza Eskola bere 30. urteurrenean. Getariako Txakolina Jatorri Deituraren errekonozimentua da, beraien ibilbideagatik eta Getariako Txakolinaren ekoizpenari hain lotuta dagoen jatetxe-sektorearen profesionalizazioan egindako lanagatik.

Ondoren, Getariako San Anton egunarekin batera, herri dastaketa eta ospakizuna egin da Getariako frontoian. Bertan, inskribatutako 23 upeltegietako txakolinak dastatu ahal izan dira.

Posteriormente, coincidiendo con la festividad de San Antón de Getaria, tuvo lugar la degustación y celebración popular en el frontón de Getaria, donde en ambiente festivo se pudieron degustar los Txakolis de 23 de las bodegas inscritas.

2025 uzta: Getariako Txakolina JDren 36. Uzta.

Urte hezea izan da 2025a baina mahastizainen profesionaltasunari esker, ekoizpen ona lortu ahal izan da kalitateari dagokionez, ia 2024ko uztaren kopuru bera. Upeltegiak berritzen ari dira, baina Getariako Txakolinaren tradizioari eta nortasunari eutsiz, ardo freskoa, graduazio ertainekoa eta ahoan orekatua, azidotasun leunarekin.

Ekoizpena 2.536.000 litrokoa izan da. Beraz, gutxi gorabehera 3.300.000 botila aterako dira merkatura. Litro horietatik, % 90 txakolin zuria da, % 9-10 gorria eta beltza ez da % 1era iristen. Apardunari dagokionez, 30.000 litro inguru egiten dira urtero, betiere upeltegien beharren arabera. Azken urteetan, upeltegietako elaborazioen gama handitzen joan da, kontsumoaren ohitura eta gustu aldaketek markatutako premia.

En los últimos años, se va ampliando la gama de elaboraciones en las bodegas, necesidad marcada por los cambios de hábito y gusto en el consumo.

2026ko Mahasti Jaun: CEBANC Sukaldaritza Eskola eta Aiala Sukaldaritza Eskola.  



CEBANC Sukaldaritza Eskola Gipuzkoako Sukaldaritza eta Ostalaritzako goi-mailako aurrenengo Eskola da. Sektorean ospe handia du, eta 50 urteko esperientzia Lanbide Heziketan eta Etengabeko Prestakuntzan. Enplegagarritasunaren, berrikuntza metodologikoaren eta enpresekiko etengabeko konexioaren alde egin duen apustuak ikasleen lan-aukerak hobetzen eta lurraldearen dinamismo ekonomikoa eta soziala indartzen lagundu du.

Zarautzen egoitza duen Karlos Arguiñanoren Aiala Sukaldaritza Eskolak 30 urteko ibilbidea bete du Gipuzkoan sukaldari eta ostalari profesionalak trebatzen. Prestakuntza-ereduak ikaskuntza praktikoa eta sektorearekiko lotura lehenesten ditu, lurraldeko enpresa eta profesionalekin lankidetzan. Aialak belaunaldien arteko erreleboa egiten eta ogibidea etengabe hobetzen lagundu du gastronomiaren arloan.

Getariako Txakolina Jatorri Deituraren datuak:

479 ha mahasti inskribatuak eta 2025ean mahastiak lantzen eta mantentzen dituzten 69 mahastizainen kartilla banatu dira.

2025eko uztan inskribatutako 31 upategi: 3 Aian, 1 Alkizan, 1 Beizaman, 2 Deban, 9 Getarian, 1 Hondarribian, 1 Mutrikun, 1 Oiartzunen, 1 Olaberrian, 1 Oñatin, 2 Orion, 1 Amasa-Villabonan, 6 Zarautzen eta 1 Zestoan.

2025eko uztan inskribatutako 31 upategi: 3 Aian, 1 Alkizan, 1 Beizaman, 2 Deban, 9 Getarian, 1 Hondarribian, 1 Mutrikun, 1 Oiartzunen, 1 Olaberrian, 1 Oñatin, 2 Orion, 1 Amasa-Villabonan, 6 Zarautzen eta 1 Zestoan
Upeltegiek mahastien azaleraren ia % 80 lantzen dute, eta, beraz, txakolinaren prozesu osoa egiten dute: mahastietatik hasi, elaboratu eta produktua merkaturatzeraino

Barietate gomendatuak: Hondarrabi Zuri, mahastiaren % 85ean dagoen barietate zuria, eta Hondarrabi Beltza, % 10ean dagoen barietate beltza. Araudian onartutako beste barietate zuri batzuen gainerako % 5: Chardonay, Riesling, Gros Manseng eta Petit Courbu dira baina, betiere, upeltegi bakoitzak egindako guztiaren % 20 gainditu gabe, Hondarrabi Zuri barietate nagusi gisa mantentzeko eta, aldi berean, Getariako Txakolinaren berezitasuna eta tipikotasuna mantentzeko.

Getariako Txakolina botila bakoitzaren kapsularen gainetik jartzen den Zigilu Zenbakidunaren bidez identifikatzen da, inskribatutako upeltegi egile bakoitzaren etiketaz gain.

Txakolina ziurtatzeko Jatorri Deiturak kontratatutako Kontrol Organoa HAZI Fundazioa da. Honek, Kontseilu Arautzailearekin batera, produktuaren kalitatea ziurtatzeko ezarritako araudia betetzen dela zaintzen du.

Utzi iruzkina