Visita bodegas de txakoli de Getaria

Getariako Txakolina JDko zein upategi bisitatu daitezke?

Gipuzkoa da enoturismoa asko gustatzen zaienen helmuga gogokoenetako bat eta Getariako Txakolinako mahastiak eta upategiak bisitatzen dituzte txakolina pixka bat gehiago ezagutzeko. Gure upategi askok bisitatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen dute, Getariako txakolina bezalako ardo berezi bat egiteko prozesua gertutik ezagutzeko aukera emanez. Zeintzuk dira bisita duten upategiak? Hemen kontatuko dizugu.

Leku pribilegiatu batean kokatuak, gure eskualdeko itsasoari, haranei eta mendiei begira. Getariako Txakolina JDko upategi askok txakolina egiteko prozesua eta familiaren historia ezagutzeko aukera ematen dute, eta, jakina, grina handiz egiten duten produktua dastatzeko aukera ere bai: Getariako Txakolina.

Getariako Txakolina JDko upategi bisitagarriak

Ekialdetik, barnealdeko haran eta mendietatik igaroz, kostalderaino, Getariako Txakolina JDko upategiak Gipuzkoa osoan banatzen dira. 

Bodegas de Txakoli con visitas

Horietatik, hauek dira bisitatzeko aukera eskaintzen duten upategiak:

Getarian:
3   Akarregi Txiki
5   Ameztoi
12   Gaintza
13   Gañeta
26   Txomin Etxaniz

Zarautzen:
8   Basa Lore
20   Mokoroa
21   Rezabal
24   Talai Berri

Aian:
17  K5

Hondarribian:
15  Hiruzta

Amasa-Villabonan:
14   Hika

Alkizan:
16   Inazio Urruzola 

Beizaman:
30   Urkizahar 

Oñatin:
33   Murgialdai

 

Mapa honetan, ikus ditzakezu, "Upategi Bisitagarriak" aukeran klik eginez

OHARRA: Ezinbestekoa da aldez aurretik deitzea edo harremanetan jartzea, informazioa emateko eta hitzordua hartzeko. 

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30