Urtero, Getariako Txakolinak Txakolin Eguna ospatzen du upategi ekoizleak kokatzen diren inguruko txakolin-tradizioko herri batzuetan. Zarautz, Aia, Aretxabaleta, Azpeitia, Donostia…Kontsultatu hemen hurrengo Txakolin Egunak 2025.
Txakolin Egunak aitzaki ezin hobeak dira gure ingurua ezagutzeko eta bertako gastronomiaz gozatzeko. Benetako enoturismo-ibilbidea, txakolin-tradizioko herrietan barrena, Aian hasi eta Aretxabaleta, Azpeitia eta Donostiatik jarraitzen duena, besteak beste.
Ospakizun herrikoian, Getariako Txakolinaren zale eta upeltegietako lagun eta bizilagunek bat egiten dute alaitasuna eta giro ona nagusi diren festan.
Non eta noiz ospatzen dira Txakolin Egunak?
- Getaria (urtarrilak 17, San Anton)
- Aia (apirilak 6)
- Aretxabaleta (maiatzak 17)
- Azpeitia (ekainak 7)
- Donostia (ekainak 28)
Hurrengoa: Txakolin Topaketa Donostian
Ekainak 28, larunbata, Donostiako Boulevardean
11:30-14:30
Kopa + Getariako Txakolin 1 + pintxo 1 = 3,00 €
Getariako Txakolin 1 = 2,00€
Dastaketa azkarrak Mikel Garaizabal -ekin: 12:00/13:00/14:00
Pintxo eta gilden dastaketa. Eskerrik asko Jakitea , Cofradia del queso de idiazabal eta Salanort -eko lagunei emandako laguntzagatik.
Honako upeltegietako txakolinak dastatu ahal izango dira: Txomin Etxaniz, Ameztoi, Akarregi Txiki, K5, Mokoroa, Agerre, Ulacia, Inazio Urruzola, Aitaren, Gaintza, Katxiña, Talai Berri, Murgialdai, Hiruzta, Gañeta, Blai, Hika, Basa Lore, Zudugarai , Sagarmiña, Rezabal , Arbela , Arregi

