Imagen de participantes al Foro EUROGAP de Marketing 2024

Getariako Txakolina markari aitortza Donostian, Eurogap Marketing Foroaren 20. Edizioan

Joan den ostegunean, martxoaren 7an, Getariako Txakolina Jatorri Deiturak Eurogap saria jaso zuen, “merkatura bideratutako bere ibilbideagatik, bertako marka sendo bat garatuz, eta aldi berean munduari irekia, giza balioekin eta ingurunearekiko eragin positiboarekin”.

Saria emateko ekitaldia Eurogap Marketineko 20. foroan egin zen, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, marketin eta enpresa munduko profesionalak biltzen dituen topaketa.

Itziar Eizagirre, Jatorri Deiturako kontseiluburuak eta Ruth Mozo idazkariak jaso zuten saria. 

“Getariako Txakolina osatzen dugun upategi guzti-guztietara eraman daiteke nire historia. Jatorri Deitura upategi txikiek eta familiakoek osatzen dute, eta belaunaldiz belaunaldi gure Getariako Txakolina markaren kalitatea eta aintzatespena hobetzen saiatu gara. Zorte handiz etorkizuneko beste belaunaldi batzuk egon daitezen gure lanarekin jarraitu nahi dutenak”.

Getariako Txakolina: marka ezaguna eta nortasuna duena

Getariako Txakolina Jatorri Deiturak marka berritu eta presentzia digitala landu du azken urteotan, webgune berri bat garatuz eta sare sozialen bidez publikoarengana hurbilduz, ikusgarritasuna eta ospea irabaziz. 

Ibilbide horretan, Jatorri Deiturak upategien eta mahastizainen balioan eta ibilbidean jarri du arreta, berrikuntzaren aldeko apustuagatik nabarmentzen dira, tradizioa eta nortasuna ahaztu gabe. 

Eurogap-en aitortza une esanguratsuan iritsi da, aurten Getariako Txakolina Jatorri Deiturak 35. urteurrena ospatzen baitu.

1989an errekonozitua, eta hasieran 11 upategi zituelarik, gaur egun 34 upategik osatzen dute Getariako Txakolina. Gipuzkoako lurralde osoan 458 hektarea mahasti daude, sorreran baino 9 aldiz gehiago, aurreko belaunaldiak egindako lanak fruituak eman ditu: txakolinaren ekoizpena handitzea eta, aldi berean, kalitatea hobetzea lortu du. Lorpen horrek topa egitea merezi du, noski, Getariako Txakolinarekin!

Reconocimiento Eurogap de Marketing 2024

Eurogap Marketing Foroa

Eurogap Marketing Foroa marketinarekin, joerekin eta enpresa-munduarekin lotutako profesionalak biltzen dituen topaketa da. Aurten Ana Ibañez neurozientzialaria izan da, "energiaren eraldaketa erakundeetan" hitzaldiaren bitartez, burmuinaren entrenamenduak pertsonen eta erakundeen errendimendu eta ongizate onerako duen garrantzia erakutsi du.

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30