Jatetxeak Getariako Txakolina

Txakolin-upategi batean jatea: Getariako Txakolina JDko upategiak jatetxearekin

Zerbaitegatik nabarmentzen bada gure lurraldea bere gastronomia bikainagatik da, gure txakolinaz gain, noski. Getariako Txakolina JDko upategi batzuetan bi gauzez goza dezakezu, bazkari eder bat upategiak egindako txakolinarekin lagunduta. Inguruneak laguntzen badu, jatetxea duten gure upategien kasuan bezala, esperientzia guztiz ahaztezina da.

Amasa-Villabona, Hondarribia, Alkiza eta Orio. Enoturismoko helmuga nabarmenak gure eskualdean. Bertan, Getariako Txakolina ekoizten duten lau upategi ezagutzeaz gain – Hika, Hiruzta, Inazio Urruzola eta Katxiña -, bertako sukaldaritzaren onenaz gozatu ahal izango duzu.

Hika (Amasa-Villabona)

Sukaldaritza klasikoaren kontzeptua Txakolin upategi moderno batean, mahastiz inguratuta, Oria haranaren bihotzean eta Ernio mendira begira.

Hika Gastronomikon, Roberto Ruiz sukaldariak euskal kulturak sukaldaritza onarekiko duen maitasuna goraipatzen du, elaborazio erraz, labur eta ondo egindakoekin, lan egiten duen tokiko eta hurbileko produktuei balio erantsia emanez.

Kontaktua (Jatetxea eta Erreserbak):
+34 943 142 709
reservas@hikabodega.com
Hika Upeltegiaren webgunea eta Gastronomiko by Roberto Ruiz/



Asador Sutan - Hiruzta Upategia (Hondarribia)

Hiruzta upategiko jatetxea, mahastietara eta Aiako Harrietara ikuspegi ikusgarriekin. Sutan jatetxean, Txapartegi anaiek hurbileko eta sasoiko sukaldaritza egiten dute: inguruko baserrietako barazkiak, bertako arrainak, perretxikoak, haragiak, gaztak… parrillara zuzenean eramanak eta Hiruzta Txakolinarekin uztartuak.

Kontaktua (Sutan Jatetxea):
+34 943 11 60 00
info@sutan.eus
Hiruzta Upategiaren webgunea - Sutan

Inazio Urruzola jatetxea (Alkiza)

Hernio mendigunearen bista ikusgarriekin, Alkizan Inazio Urruzola jatetxe eta upategia aurkituko dugu, Jorge Oteiza euskal eskultorearen obran inspiratutako eraikina. Inazio Urruzola Jatetxeak dastatzeko menu ezberdinak proposatzen ditu, gastronomia tradizionalaren proposamenak upategian egindako txakolinekin uztartuz.

Kontaktua (Inazio Urruzola jatetxea eta esperientzia):
+34 658 734 471
Arana Bailara, 18, 20494 Alkiza, Gipuzkoa
Inazio Urruzola upategi eta jatetxearen webgunea

Katxiña jatetxea (Orio)

Orioko Katxiña upategiko jatetxeak parrillan egindako elaborazio bikainak eta sasoiko produktuak mimatzen dituen autore-sukaldaritza uztartzen ditu. Ikuspegi ikusgarriekin, jantokiko gela Katxiña txakolina egiten den upategian integratuta dago. Esperientzia osoa.

Kontaktua:
Barrio Ortzaika, 20, 20810 Orio (Gipuzkoa)
Tel. 943 580 166 / 606 367 693
info@bodegakatxina.com
Katxiña upategi eta jatetxearen webgunea

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30