
Txakolin mahasti artean lo egitea: enoturismo-esperientzia berezia
Getariako Txakolina JDko upategi batzuk bisitatu edo bertan jateaz gain, txakolin mahastien artean ere lo egin dezakezu. Getarian dauden gure upategietako bik hotela dute, “Getariako Txakolina” esperientzia osoa bizi ahal izateko. Ezagutzen?
Gaintza Hotel
Gaintza upategiko hotela, 6 logelako hotel txiki bat da, ingurune pribilegiatu batean kokatua, txakolin-mahastien artean eta itsasoari begira. Upategia bisitatzeaz gain, Gaintzako hotelean hainbat jarduera eta proposamen eskaintzen dizkiete bere bezeroei, inguruko kulturaz eta gastronomiaz goza dezaten.
Kontaktua eta erreserbak:
Gaintza Hotel (Getaria)
info@hotelgaintza.com
Tel. +34 943 89 60 38
San Prudentzio auzoa 26. Meagas errepidea.
20808 Getaria · Gipuzkoa
Ameztoi Experience
Ameztoi txakolin upategiko hotelak mahasti eta itsasoaren ikuspegi bikaina eskaintzen die gonbidatuei. Ameztoi Experience 4 logelako hotel txiki bat da. Bertan, gainera, hainbat esperientziaz goza dezakezu: upategira bisita gidatua, dastatze pribatuak, produktuak dastatzeko aretoa, paseoak mahastietan zehar, kanpoko jacuzzi batez gozatzea eta izarrak ikustea.
Kontaktua eta erreserbak:
Ameztoi Experience
reservas@txakoliameztoi.com
Tel. 943 06 09 46
Eitzaga auzoa, 10 - 246 Apdo-a
20808 - GETARIA (Gipuzkoa)