Getariako Txakolinak uzta historikoa: 5,5 milioi kilo mahats baino gehiago bilduta

Jatorri Deiturak bukatutzat eman du uzta, egonkortasun meteorologikoak markatutako ziklo baten ondoren; 5,5 milioi kilo mahats baino gehiagoko ekoizpen historikoa izan dela uste da.

Getariako Txakolina Jatorri Deiturak bukatutzat eman du ofizialki 2026ko uztaren mahats-bilketa kanpaina. Abuztu amaieran hasi eta iraileko azken astean bukatu da bilketa, erabateko bikaintasuneko balantzearekin ixten da, bai bildutako mahatsaren bolumenari dagokionez, bai bildutako mahatsaren kalitate sanitarioari dagokionez. Kontseilu Arautzailearen lehen datuen arabera, 5.500.000 eta 6.000.000 kilo mahats artean bildu dira eta, ondorioz, kanpaina hau Jatorri Deituraren historiako zabalena bihurtuko da.

Klima lehor eta garbia fruitu orekatu batentzat

Denboraldian zehar bizi izandako egonkortasun meteorologikoa, jardunaldi lehor eta oskarbiek ezaugarritua, mahats autoktonoak — Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza — osasun-egoera ezin hobean bildu ahal izatea ahalbidetu du. Hori dela eta, graduazio natural ona izango duen txakolin-uzta aurreikusten da, zonaldearen izaera atlantiko adierazgarriarekin.

Bilketa lanak modu mailakatuan egin dira Jatorri Deituraren eremu geografikoko udalerrietan, lursail bakoitzaren heltze-puntu egokira egokituz.

Getariako Txakolina Jatorri Deitura: datu batzuk

Getariako Txakolina Jatorri Deiturak ibilbide sendoa du kalitateko mahastizaintza atlantikoan. Gipuzkoako eremu geografikoan, Jatorri Deiturak 480 hektarea mahasti ditu inskribatuta, eta 32 upeltegi elaboratzaile kostaldeko eta barnealdeko udalerrietan banatuta. Upeltegi horien % 80 inguruk modu integralean lantzen dituzte beren mahastiak, eta zuzenean betetzen dute ziklo osoa, hasi laborantzatik eta bilketatik eta elaborazio eta merkaturatzeraino.

  • Tipikotasuna, barietate autoktonoak_ Getariako Txakolinaren nortasuna bertako barietateetan datza. Hondarrabi Zuri da protagonista nagusia, eta Gipuzkoako mahastien azaleraren % 85 inguru hartzen du, Hondarrabi Beltzak jarraitzen dio % 10ekin eta beste % 5 araudiak baimendutako beste barietate zuri batzuek (Chardonnay, Riesling, Gros Manseng edo Petit Courbu). Nahi eta Txakolin zuriak ekoizpen osoaren % 90 hartu, eta gorriak, berriz, % 10, upeltegien eskaintza handitu egiten da, elaborazio bereziak eskainiz, ardo beltzak, apardunak eta mahats-bilketa berantiarreko ardoak barne.
  • Bermea, ziurtapena eta trazabilitatea_ Kalitate gorena ziurtatzeko eta produktuaren benetakotasuna kontsumitzailearen aurrean babesteko, Jatorri Deituraren araudia betetzen dela egiaztatzen du HAZI Fundazioak, Kontseilu Arautzailearekin koordinatuta, egiaztatutako kontrol-organo gisa. Getariako Txakolina botila bakoitzaren kapsularen gainetik jartzen den Zigilu Zenbakidunaren bidez identifikatzen da, inskribatutako upeltegi egile bakoitzaren etiketaz gain.

¿Tienes la edad legal para beber en tu país?

Para acceder a este sitio, debes ser mayor de edad en tu país de residencia. Al hacer click en 'Sí', aceptas el Aviso Legal y la Política de Privacidad de este sitio.