Gaintza, K5, Hika eta Rezabal, Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturako upeltegiak, otsailaren 10etik 12ra Wine Paris 2025ean egongo dira. Ardoaren nazioarteko azoka honek nazioarteko mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ordezkariak bilduko ditu Parisen.
Versaillesko Paris-Porte erakustazokan Wine Paris azoka ospatuko da otsailaren 10etik 12ra, ardoaren mundurako erreferentziazko topaketa honetan, Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturako txakolinak Gaintza, K5 eta Hika upategiekin egongo dira.
Getariako txakolina Euskal Herriko txakolina eta beste edari batzuk biltzen dituen Basque Wine standean egongo da:
📍BASQUE WINE
Nazioarteko pabiloia
4 aretoa, C29 Standa
Maparako esteka
Wine Paris ardogintzaren eta edari espiritutsuen sektorean Europan eta nazioartean eragina duen erreferentziazko azokatzat hartzen. Seigarren edizioan, 50 herrialdetako 4.600 erakusketari baino gehiago eta 140 tokietako 50.000 bisitari izatea espero da. Azokan munduko sommelier onena aukeratuko da, Association Sommellerie Internationale lehiaketan.

