Aurten ere Getariako Txakolina ProWein Düsseldorf ardoaren nazioarteko azokan izango da, 2025eko martxoaren 16tik 18ra, Txomin Etxaniz, Hika eta Hiruzta upategiekin. Topaketa honek Getariako Txakolina nazioarteko merkatuan bultzatzen jarraitzeko aukera paregabea eskaintzen du.
2025eko edizioan, ProWeinek 62 herrialdetako 6.000 erakusketari baino gehiago bilduko ditu Düsseldorfen. Topagune horretan, ekoizleek, banatzaileek, sommelierrek eta sektoreko beste profesional batzuek ardoaren munduko azken joerak ezagutu ahal izango dituzte.
Getariako Txakolina Txomin Etxaniz, Hika eta Hiruzta, upategiekin egongo da, nazioarteko ardoei eskainitako pabiloiaren barruan, Basque Wine standean, Euskal Herriko edariak bateratzen dituena.
Bisitariek Getariako Txakolina ezagutzeko aukera izango dute, Hondarrabi Zuritik eta Hondarrabi Beltzatik abiatuta egindako ardoa, txakolinari bere nortasuna eta berezitasuna ematen dioten barietate autoktonoak.
Stand Euskadi Basque Country – Basque Wine
HALL 11 STANDS A04 / B02
11. Pabilioia – Messe Düsseldorf
Stockumer Kirchstraße 61,
40474 Düsseldorf

