Getariako Txakolina JDko Upategiak 2023ko Ardo Azoketan

Getariako Txakolina Gourmetsen (Madril) eta Fenavinen (Ciudad Real) izango da aurten. Gure Jatorri Deiturako 3 upategietako txakolina dastatu ahal izango da. Euskadi Basque Country Standean aurkituko dituzu. Ezin duzu huts egin!

Getariako Txakolina Bartzelona Wine Week-en izan zen otsailaren 6, 7 eta 8an, eta bertan 5 upategietako txakolina dastatu zen.

Gourmets (apirilaren 17tik 20ra Madrilen)

Apirilaren 17tik 20ra, Hika upategia Madrilgo Gourmets Azokan izango da. (4. pabiloia, C-30 standa).

Fenavin (maiatzaren 9tik 11ra Ciudad Realen)

Fenavin, Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektorerako erreferentziazko azokara bertaratzen direnek Getariako Txakolina JDko honako upategi hauen txakolina dastatu eta gozatu ahal izango dute:

  • Mokoroa
  • Agerre

Maiatzaren 9tik 11ra Ciudad Realen.

¿Tienes la edad legal para beber en tu país?

Para acceder a este sitio, debes ser mayor de edad en tu país de residencia. Al hacer click en 'Sí', aceptas el Aviso Legal y la Política de Privacidad de este sitio.