Ibai-Eder Urtegia. Nuarbe-Illarraldea (Ibilbide zirkularra)

3. Ibilbidea: Ibai-Eder Urtegia. Nuarbe-Illarraldea (Ibilbide zirkularra)

Getariako Txakolina JDko hirugarren ibilbidean, kostaldetik Gipuzkoako barnealderantz joango gara, Azpeitia eta Beizama aldera, zuzenean Nuarbe eta Illarraldea auzoetara, Ibai-Eder urtegia dagoen lekura. Naturan murgiltzeko, deskonektatzeko eta gure Getariako Txakolina ekoizten den lurraldea dastatzeko gonbidapena.

Ibilbide zirkular honek 8´20 km neurtzen ditu eta urtegiari buelta ematen pasako dugun denbora 2 ordu izango dira gutxi gorabehera. Urtegira iristeko Azpeitiatik Beasain aldera doan GI-22635 errepidea hartuko dugu; Nuarbe auzoa pasa eta 1´7 kilometrotara dago kokatua 1991. urtean eraikitako eta Urola kostako, Beheko eta Erdiko 68.000 biztanle zerbitzatzen dituen urtegi eder hau. 

Eta norbaitek galdetu dezake: zer egiten du Getariako Txakolina JDrak ibilbide honetan? Ba erantzuna hauxe da: Beizamako Illarradea auzoan dago kokatua Getariako Txakolina JDran inskribatua dagoen Urkizahar upategia; Txakolin ekologikoa elaboratzen du eta upategia bisitagarria da (Ikusi Getariako Txakolina JDrako upategi bisitagarriak)

Urtegira iristen garenean “Oinezkoentzako bidea” jartzen duen kartel bat ikusiko dugu eta bidexkan sartuko gara. Ibilbidea laua da eta ez dauka inolako zailtasunik; adin guztietako pertsonek egin dezakete (zahar, gazte, umeak). Nahi izanez gero bizikletan ere egin daiteke buelta. Paseoan zehar zurezko eserlekuak daude eta baita Itaun izeneko iturria ere, bide zaharra eta berria bereizten dituen zubiaren parean, puntu egokiak beharrezko deskantsoak egiteko.

Ibilbideak neurtzen dituen 8´20 km egin eta gero guk ibilbideari jarraipena emango diogu, urtegitik Beizamako Illarraldea auzora igoko gara Urkizahar upategia bisitatzera. Pare bat kilometro egin beharko ditugu oinez terreno aldapatsu batetik baina pena merezi du, gainera, bertara iristean zoragarrizko bistekin topatuko gara.

Ibilbide hau egin eta gero ez geratu ikusi gabe:

Trenbidearen Euskal Museoa (Azpeitia) eta Ekaingo Kobazuloaren Erreplika (Zestoa).

Ibai - Eder Urtegia, Nuarbe-Illarraldea auzoak (Ibilbide zirkularra)

 

Ikus ibilbidea google maps-en

INFORMAZIO GEHIAGO:

3. Ibilbidea: Ibai-Eder Urtegia. Nuarbe-Illarraldea (Ibilbide zirkularra)
Deskargatu PDF

Getariako Txakolina JDko upategi bisitagarriak:
Web orrian (sakatu "ikusi upategi bisitagarriak)

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30