Errezeta: Eusko Label Esne Bildotsa txakolinera

Esne Bildotsari Eguberri usaina dario. Gaur, trikimailua duen errezeta tradizional bat dakarkizuegu: Erretzeari puntua hartzen ez badiozu, ziurtatzen dizugu errezeta honekin arrakasta izango duzula. Xumea eta oso goxoa, onena, Getariako Txakolina J.Drako botila bat partekatzea labean egiten amaitzen den bitartean. Gozatzeko prest?

Errezeta: Eusko Label Esne Bildotsa txakolinera

Osagaiak 3-3 lagunentzat:

  • Aurrez-erretako 1/4 Eusko Label Esne Bildotsa  baserria km0.
  • Getariko Txakolina J.Drako txakolin botila 1 (gutxienez).
  • Udapa patata poltsa 1: ebaketa okina edo suharra, gustuaren arabera.
  • Barazki salda leunaren edalontzi haundi 1.
  • Tipula ertain 1/2.
  • Añanako gatza.
  • Eusko Label Oliba olioa.

Egiteko modua

Leundu su motelean tipula olioan, finki ebakia. Igo sua eta gehitu txakolin kopa eder bat (gainerakoa sukaldatze bitartean gozatzeko da, ahal bada lagun artean). Murrizten utzi eta gehitu barazkien salda. Berriro murrizten utzi eta nahi bezala ondu. Erreserbatu.

Aurrez berotu labea 220º-tan, beroa gora eta behera. Jarri Udapa patatak labe-erretiluan. Gatza bota neurrian.

Labe-erretiluari aurrez-erretako 1/4 Eusko Label Esne Bildotsa gehitu bere gelatina natural guztiarekin. Bi aldeetan gatza bota. Txakolin saltsarekin igurtzi. Jarri labeko erretiluan urreztatu beharreko aldea gorantz duela.

Gainerako txakolin saltsa gehitu. Sartu erretilua labean eta eduki 20 minutu gutxi gorabehera gustoko kolorea hartu arte.

Zerbitzatu eta gozatu. Eusko Label letxuga berdea entsaladarekin eta jan daiteke. Getariko Txakolin batekin lagundu behar da.

 

 

 

 

Euskal Esne Bildotsa

Eusko Labela duen benetako esneko bildotsa Euskal Herriko "Latxa" eta "Carranzana" arrazak dira. Bere amaren esnea soil-soilik elikaturik dago eta 3 astetik 5era bitartekoa denean hiltzen da, eta horri esker haragi samur eta ezin goxoagoa du.

 

Honela ezagutzen da

Hil zuten garaiko data ageri den ezaugarri zenbakidun bat eta lau ziri txuri daramatza Eusko Label zigiluarekin. Ziri horietako bakoitza arkumearen laurdenetako bakoitzean kokatzen da, haren garantia ziurtagiria izanik

 

 

Eusko Label Esne Bildotsa txakolinera

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30