
Errezeta: Antxo ketuak barazki milorrien gainean
Errezeta xume, arin, bertako produktu onarekin eta Getariako Txakolin batekin uztartzen duen baten bila bagabiltza, gure gabonetako mahaietarako Nardin Kontserbak ekartzen digun proposamena aukera ezin hobea da. Antxo ketuen errezeta barazki milorrien gainean martxan!
Gure mahaietara gauza goxo eta maitasunez egindakoak eramatea atsegin dugun egun berezi hauetan, Getariako Txakolinan, era berean, maitasun handiz, bertako eta kalitatezko produktuekin prestatutako plateren errezategi bat prestatu nahi dizuegu, Gabonak Getariako Txakolina izenekoa. Nardineko gure lagunek ez zuten bi aldiz pentsatu eta atsegin handiz parte hartu zuten, gustokoa izango duzuelakoan:
Errezeta: Antxo ketuak barazki milorrien gainean
Osagaiak:
- Nardin oliba-oliotan ketutako antxoa lata 1
- Berenjena 1
- Pikilo errearen piper pote 1
- Tipula
- Brie gazta
- Olioa
Egiteko modua:
Berenjena luzetara moztuko dugu, gutxi gorabehera zentimetro bateko lodierako xerratan. Oliotan buzti, gatz pixka bat eta plantxan jarriko ditugu, 2 minutu alde bakoitzean.
Tipula moztu eta xafla handietan banatuko ditugu. Zartaginean salteatu oliba olio pixka batekin, bigunago gera daitezen.
Gazta xerra edo xaflatan moztuko dugu, zentimetro bat inguruko lodierakoak.
Milorrien prestaketa: Oinarri bezala berenjena xerra bat jarriko dugu. Ondoren, pikilo piper geruza bat eta jarraian tipula geruza bat eta gazta bat. Prozesu hau nahi dugun guztietan errepika dezakegu. Amaitzean, berenjena xerra batekin itxi eta 2-3 antxo keturekin koroatuko dugu.
Nardin eta Eusko Label zigilua daramaten arrainak:
Betiko usadioa jarraituz arrantzatuak, freskoak eta kalitatearen garantia osoaz Eusko Labela duten Hegaluzea eta Hegalaburra kalitate goreneko arrainak dira, banaka-banaka, antzinako tresneria erabilita harrapatutakoak, horrela, itsasoko flora eta faunarekiko erabateko errespetua bermatuz.
EAEko arrantza portuetan, pertsona adituek, untzien hustuketa egiten den une berean egiten dute hautaketa, tamainaren eta freskotasunaren irizpideei jarraituz, arrain onenak soilik aukeratu eta bereiztuz.
Horrela ezagutzen da:
Arrainak, bereizgarri gisa, isatsean ziurtasunerako zigilu zuri aldaezin bat darama honako datuak bilduz: lehorreratua eta kontrolatua izan den portuaren izena; zein espezietakoa den; kontrol zenbaki bat zein untzik harrapatu, noiz lehorreratu eta hautaketan aritu den kontrol-taldea zein izan den jakiteko eta bere kalitate gorena ziurtatzen duen Eusko Label ezaugarria.
Gainera kontrol zenbakiaren eta kontsumitzaile bidez jakin ahal izango da gainera barkuaren izena, espeziea, deskarga portua, kofradia, deskarga data, zonaldea eta arrantzatzeko modua.
