Getariako Txakolina Vendimia 2019

2019 Getariako Txakolinaren XVIII. Mahats Biltzearen Jaia

Igande honetan, Irailaren 15ean, Mahats Biltzearen XVIII Jaia ospatuko da Zarautzen. Zarauzko Udalak, Zurekin herriko ostalarien elkartearekin eta Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturakin elkarlanean antolatu duen jardunaldia da. Mahats Biltzearen Jaiko unerik garrantzitsuena 12:00etan izango da. Getariako Txakolina jatorri izeneko upategi guztietako mahatsa zapaldu ondoren, lortutako uzta berriaren lehen muztioarekin topa egingo dute.

EGITARAUA

10:00  “Txakolina” Doako Bisita Gidatua

Talaiberri txakolindegian txakolina egiteko prozesua ezagutzeaz gain, dastatzeko aukera ere izango da. (Izen–ematea turismo bulegoan)

11:00 Kalejira Txistulariekin

11:30 Sormen Tailerra Haurrentzat

Eguerdian, “Txakolin-Pintxoa” herriko hainbat tabernatan.

12:00 Lege Zaharren Enparantzan: Lehenengo MUZTIOAren aurkezpena

Mahats-biltzearen jaiko ekitaldi garrantzitsuenari hasiera emateko, jatorri-deitura osatzen duten txakolindegi guztietako mahatsa prentsatuko da, urteko lehen muztioa lortzeko. Eta ondoren,

  • 2019ko uztako lehen muztioarekin topa egingo da.
  • JALGI dantza taldeak Txakolin Dantza dantzatuko du, otxote baten    laguntzarekin.
  • Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariek abestuko dute.

Jarraian: Txistulariek eta dantzariek kaleak girotuko dituzte

12:30 Txakolin Dastaketa

  • Upategiek txakolina eskainiko dute. Prezioa: 6 € (kopa + 5 txakolin).
  • Euskal Parrilaren eskutik, Eusko Label hegaluze errearekin egindako pintxoak, Prezioa: 2 €.

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30