Promoción de Getariako Txakolina para Japón

Getariako Txakolina J.Dko upategien Caprice Japonia webinarra

Joan den azaroan Getariako Txakolina J.Dko hiru upategik euren txakolinaren berri eman zieten inportatzaile eta bezero japoniarrei. Caprice proiektu europarraren baitako ekintza bat da. Proiektu horrek Japoniara hubildu zuen upategi horien lana, online aurkezpen-webinar bidez.

Azaroan, Getariako Txakolina J.Dko upategien webinar-aurkezpen batzuk ospatu ziren Japoniarako. Getariako Txakolina J.Dko Basa-Lore, Hiruzta eta Talai Berri upategiek euren txakolinak aurkeztu zituzten Japoniako merkatuan, Europako Caprice Japonia proiektuaren baitako webinarren bidez. Proiektu horren helburua kalitate-bereizgarrienak dituzten produktuen balioa nabarmentzea da eta horiek sustatzea da, besteak beste,  Getariako Txakolina

Aurrez aurreko misioak egitea ezinezkoa denez, Japoniako kontsumitzaileekin konektatzeko modu berriak baliatu dira, hala nola online webinarrak. HAZI Fundazioa eta Basque Culinary Center izan ziren antolatzaileak.

Basa-Lore Txakolina (Zarautz) Eusko Label produktuekin uztartzea

Promoción de Getariako Txakolina para Japón

Urrian izan zen lehen webinarra, Zarauzko  BASA-LORE upategiaren eskutik, Jesuskoa landetxean.  Jon Oliden upategiko arduradunak esan digunez “Gure Fukuoka inportatzailea, 8 jatetxe eta bezeroak zeuden bertan eta harrituta geratu dira gure Basa-Lore Txakolinarekin”. Kasu honetan, Getariako Txakolina Ortiz etxeko antxoa, hegaluzea eta bentreska bezalako produktuekin eta Eusko Labela zuten Ibarrako Piparrekin egindako gildekin uztartu zen.

Sutan Erretegiaren pintxoak Hiruzta Upategiko Txakolinarekin (Hondarribia)

Azaroaren 26an Hondarribiko Hiruzta upategiaren txanda iritsi zen. Lehenik, Iker Zubia upategiko zuzendari komertzialak Getariako Txakolina J.Dren eta haren ezaugarri orokorren inguruan hitz egin zuen, eta, ondoren, Hiruzta familia-proiektua azaldu zuen. Txarli Rekalde Hiruzta upategiaren sortzaileak, Angel anaiarekin eta aita Asensiorekin batera, upategiak Hondarribiarekin duen lotura eta udalerri horrek txakolinarekin duen harreman historikoa azaldu zituen.

Sarrera honen ondoren, dastatze birtual bat hasi zen, non Kepa Txapartegik, Sutan Erretegikoak (upategia bertan dagoen jatetxea), dastaketako txakolin bakoitzarentzat bereziki pentsatutako pintxoak prestatu zituen. "Dastaketa birtualean parte hartu zutenei, dendetako eta jatetxeetako profesionalak tartean, gure produktuaren aurkezpen-eredua gustatu zitzaien", esan dute Hiruzta upategiko arduradunek.

Talai Berri upategiaren Txakolin dastaketa (Zarautz)

Promoción de Getariako Txakolina para JapónEta azken webinarra Zarauzko Talai Berri upategiak egin zuen. Hemen Itziar eta Onditz ahizpek familiaren historia eta txakolinarekin duten harramana azaldu zituzten, baita mahastia nola zaintzen duten, egiteko erabiltzen dituzten barietateak eta Talai Berrin egiten dituzten elaborazioak ere. Sarrera horren ondoren, Talai Berri Txakolinaren dastaketa komentatua hasi zen, eta, ondoren, bertaratutakoen galderak eta zalantzak argitu ziren. Eizagirre ahizpen iritziz, "Gure Talai Berri Txakolina aurkezteko modu oso interesgarria"

Ikus dezakezuen bezala, Getariako Txakolinak jarraitzaile handiak ditu Japoniako publikoaren artean. Eskerrik asko bertaratutako guztioi bidaia digital berezi honetan parte hartzeagatik!

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30