Txakolin Topaketa Donostin!
Bi urtez ospatu gabe egon ondoren, Donostiako Boulevardera itzuliko gara Txakolin Topaketa ospatzeko. Getariako Txakolina bezalako gure ardoa ezagutzeko topaketa.
Aurten, Zaporeak elkartearen laguntza izango dugu. Getariako txakolina eta prestatuko ditugun pintxoak zerbitzatzen lagunduko digu: gildak eta askotariko Eusko Label gaztak. Bildutako dirua Zaporeak elkartearentzat izango da, martxan dituzten proiektuak finantziatzeko.
Zaporeak elkarteak Grezian jarraitzen du egunero 1.200 errefuxiatu baino gehiagori jaten ematen. Greziako Lesbos uhartean duen komunitate-sukaldetik, Zaporeak elkarteak elikadura duina izateko eskubidearen alde lan egiten du, gizakiarentzat oinarrizkoa den eskubidea. Han, euskal boluntarioak eta bertaratutako pertsonak elkarrekin bizi dira eta errealitate ezberdinak trukatzen dituzten.
Donostiako Txakolin Topaketan, Getariako Txakolin kopa bat eta pintxoa (gilda edo gazta) 3 €-tan jarriko ditugu. Errepikatzeko gogorik izanez gero, euro batean beste txakolin bat eta pintxoa dastatzeko aukera egongo da.
Dastaketa 12:00etatik 14:30era izango da. Musikaz girotuta egongo da eta goizean zehar, ardoaren kulturaren dibulgatzailea den Mikel Garaizabalek dastatze komentatuak eskainiko ditu Getariako Txakolina JDri eta bertako txakolinei buruz pixka bat gehiago ikasteko.
Gogoratu: ekainaren 25ean, larunbata, 12:00etatik 14:30era Donostiako Boulevardean Getariako Txakolinaren dastaketa.
Tarte atsegina pasako dugu eta, gainera, Zaporeak elkarteari bere helburuak betetzen lagunduko diogu.