
Txakolin Egunak bueltan dira: urrengo geldialdiak
Maiatzaren 28an, larunbata, Getariako Txakolina Jatorri Deiturarentzat bigarren hitzordu garrantzitsua izango dugu, Txakolin Egunak. Aretxabaletan izango da eta 6 upategik hartuko dute parte.
Bi urtez gure Txakolin Egunak ospatu gabe egon ondoren, Gastronomiaren jai herrikoi bihurtu dena ospatzeko gogo biziz gatoz berriro. Bertan, gure txakolina dastatzen da bertako produktuekin batera.
Txakolin Egunak txakolin tradizioa duten hainbat herritan ospatzen dira.
Aretxabaletan ospatuko dugun txakolin egunean 6 upategik hartuko dute parte eta 600 bat txakolin botila eskainiko dituzte dastatzeko:
GAINTZA/ GAÑETA/ INAZIO URRUZOLA/ KATAIDE/ MURGIALDAI/ REZABAL
Txakolina dastatzeaz gain, inguruko elaboratzaileen produktuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: Mendibitxu, Hanka Beltz, Alberdi eta Etxe Zuri.
Dastaketa Iruñako Buztintxuri eta Urduñako Bihotza erraldoi eta buruhandien konpartsek alaituko dute.
Asko gozatzea espero dugun itzulera!
Hona hemen orain arte baieztatutako hurrengo hitzorduak:
- Txakolin Eguna Azpeitian ekainaren 18an, larunbatean.
- Txakolin Topaketa Donostian ekainaren 25ean, larunbatean.
Bertan, Getariako Txakolina JDko upategietako txakolinak dastatu ahal izango dira.
Foto: Txakolin Eguna Aia (18.04.2022). © Itziar M. Ceberio
