
Txakolin Egunak 2023
Apirilaren 2an, igandea, Txakolin Egunekin hasiko gara Aian. Ospakizunak jarraipena izango du Aretxabaletan, Azpeitian, Donostian eta beste herri batzuetan. Batera, bira…guztietara. Zeinetara joan? Kontsultatu hemen Txakolin Egunak 2023 agenda.
Txakolin Egunak ospatu eta urtebetera, gastronomiaren festa ezagun honi berriro ekiteko gogo biziz gatoz. Gure Getariako Txakolina dastatuko dugu bertako produktuekin batera.
Txakolin Egunak aitzaki ezin hobeak dira gure ingurua ezagutzeko eta bertako gastronomiaz gozatzeko. Benetako enoturismo-ibilbidea, txakolin-tradizioko herrietan barrena, Aian hasi eta Aretxabaleta, Azpeitia eta Donostiatik jarraitzen duena (informatzen joango garen beste batzuez gain)…
Hurrengo Txakolin Egunak
- ARETXABALETA (maiatzak 27)
- AZPEITIA (ekainak 17)
- DONOSTIA (ekainak 24)
Zuen zain egongo gara!
Apirilak, 2: Txakolin Eguna Aia
Aiako Txakolin Egunean 10 upategik hartuko dute parte:
AIZPURUA, ARBELA, GAINTZA, K5, KATXIÑA, MOKOROA, TALAI BERRI, TXOMIN ETXANIZ, ULACIA y ZUDUGARAI.