Txakolin Eguna Getaria

San Anton eta Txakolin Eguna Getaria 2020

Datorren ostiralean, urtarrilaren 17an, San Anton eguna eta Txakolin Eguna ospatuko dira Getarian. Getariako Txakolinaren ekoizleentzat garrantzi handiko hitzordua da, 2019ko uzta berriaren dastaketa eta aurkezpena egiten baitira.

Egun seinalatua da, halaber, Mahasti Jaun “Mahastietako Jauna”, Getariako Txakolina Jatorri Deiturak txakolinaren, gastronomiaren eta euskal kulturaren alde lan egiten duten pertsonei ematen dien eskultura da.

Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak jasoko dute aurten Mahasti Jaun, ETB-ko “A bocados”  programako bikote perfektoa. Sukaldaritzan eta gastronomiaz gozatzen erakusteaz gain bertako produktuei eta sasoiko sukaldaritzari balioa ematen dion programa da, alderdi osasungarria ahaztu gabe.

Mahasti Jaun, uztaren aurkezpena eta txakolinaren dastaketaz gain, ekitaldiz beteaz dator da hilaren 17ko egitaraua:

  • 09:00etan: Diana "Gazte Alaiak" txistulari taldearekin.
  • 10:30etik aurrera:Harritarten, Plazan, eta Berdura plazan, Azoka.
  • 11:00etan: Meza Nagusia.
  • 12:15ean: Herriko frontoian, Txakolin -Uzta Berriaren Aurkezpena, “3 Taula Txalaparta” taldeak girotuta.
  • Ondoren: Herriko frontoian eta Harritarten, Txakolinaren dastaketa.
  • 13:30ean: Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak eta "3 Taula Txalapartariak" udaletxeko balkoitik.
  • 18:00etan: Herriko frontoian, Herri-Kirolak:
    • Aizkolariak:
      • Mikel Larrañaga
      • Joxean Olaskoaga "Aizperro"
      • Julen Alberdi "Txikia IV"
      • Ernesto Ezpeleta "Bihurri"
    • Harri-jasotzaieak:
      • Mikel Lopetegi "Urra" 
      • Josetxo Urrutia
  • 19:00etan: Sebastian Lizaso y Andoni Egaña, udaletxeko balkoitk.
  • Jarraian:Sugarri Fanfarrea kaleak girotzen.
  • 22:30ean:Ezten Giro taldearekin erromeria plazan.

Ostiralaz gain, osteguna 19an eta igandea 19an ere ospatzen dira. Programa osoa hemen ikus dezakezu.

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30