Vendimia Sagarmiña

JJDD-ren zeregin sozio-ekonomiko, kultural eta ingurumenekoak landa eremuetan

Jatorri Deiturek paper garrantzitsu bat betetzen dute landa eremuen garapenean. Argi geratu zen datu bat “JJDD-ren zeregin sozio-ekonomiko, kultural eta ingurumenekoak landa eremuetan” apirilean Oliten ospatutako jardunaldian. Bertan, Jatorri Deitura ezberdinak bildu ziren. 

“JJDD-ren zeregin sozio-ekonomiko, kultural eta ingurumenekoa landa eremuetan” jardunaldia Red Rural Nacional, Conferencia Española de Consejos Reguladores Vitivinícolas (CECRV) eta Origen España -k elkarrekin antolatu zuten eta bertan, Jatorri Deitura ezberdinak bildu zituen, horietako bat Getariako Txakolina JD izan zelarik.

Jardunaldian, Jatorri Deitura ezberdinek ardogintzan zein nekazaritzako elikagaiekin izandako esperientziak partekatu zituzten. Akademia, ingurugiro eta komunikazio arloko adituak ere bertan egon ziren, JJDD-rek bere lurraldean eskeintzen dituzten onurak azpimarratuz. Honako ondorioetara iritsi ziren:

  • Lurraldea kudeatu eta biztanleria finkatzen dute. Landa eremuetan bizitzeko eta proiektuak garatzeko desira sortuaz.
  • Bioaniztasuna babestu eta sustatzen dute, klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduaz.
  • Bertako produktua eta autoktonoa sustatzeaz gain ondare historiko eta artistikoaren sustapena.

Zentzu honetan, Getariako Txakolina JD-k 30.urteurrena ospatuko duen urtean, 80. hamarkadan ia  desagertzekotan egon zen ardoaren ekoizpena finkatzea lortu du. Bizitza luzea Getariako Txakolinari!

vista SANTA BARBARA Zarautz

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30