Juan Sebastian ELKANO, PRIMUS CIRCUMDEDISTI ME
Orain dela 500 urte, Getarian jaiotako Juan Sebastian Elkano itsasgizonak bere gidaritzapean amaitu zen bidai bati hasiera eman zion. Bidai horrekin, gizakiaren historian, lehenengo aldiz munduari bira emango zion pertsona bilakatu zen. 5 mende beranduago, herri berean jaiotako eta munduan zehar bere kalitateagatik errekonozitua den Getariako Txakolinak itsasgizon ospetsu honi nabigazioak bere jaioterrian eskeini dion omenaldian parte hartu du.
Uztailak 6 eta 7an, nabigazio sektoreak Juan Sebastian Elkano omendu du 1522. urtean Nao Victoria itsasontzia Cadizeko Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko bidaiaren hasieraren 500. urteurrenean. Hiru urte lehenago atera ziren bost itsasontzietatik munduari bira ematea lortu zuen itsasontzi bakarra izan zen.
Elkanoren Zeruertza-k antolatutako estropadan Getxotik (Bizkaia) eta Hondarribitik (Gipuzkoa) ateratako hainbat ontziek parte hartu zuten. Ontzi hauek, Juan Sebastian Elkanoren jaioterrian elkartu ziren, Getarian.
Bertan, itsasgizon getariar ospetsuari eskeinitako estropada omenaldian parte hartu duten hainbat itsasontzi bisitatzeko aukera izan dute bertaratu direnek: Juan Sebastian Elkano Armadaren eskola-ontzia, EHU-ren El Saltillo eskola-ontzia, Lucretia itsas-ontzia eta Getariako "Mater" atun-ontzi zaharra (ur gaineko museo ontzia bihurtuta).
Getariako portuan jarritako karpa gastronomikoetan hainbat produktu dastatzeko aukera izan dute bisitariek, horien artean Getariako Txakolina J.D-n inskribatuak dauden upategietako txakolina.