Kalitatea Topera Programa

Ikasleek Getariako Txakolina JDko upategiak bisitatzen dituzte Kalitatea Topera programaren barruan

Nutrizioarekin eta elikadurarekin lotutako heziketa-zikloetako ikasleek Getariako Txakolina JDko upategiak bisitatzen dituzte. Haziren Kalitatea programaren barruan, landa-munduko ekoizpen-prozesuak hurbiltzeko eta kontsumo arduratsua bultzatzeko esperientzia da.

Kalitatea Topera programak gazteenen artean nekazaritzako elikagaien katearen alderdi guztiak ezagutarazten ditu, baita landa eta nekazaritza munduko ekoizpen-prozesuak ere, eta kontsumo arduratsua eta kalitatezko produktuen kontsumoa bultzatzen du. Getariako Txakolina JDko upategietara egindako bisitekin txakolina egiteko prozesua ezagutuko dute parte-hartzaileek, mahastien zaintzatik  botilaratzea arte.

Haziko Kalitatea Topera programa

1999an, Euskadiko ustiategietara bisitak egiteko programa sortu zen, kalitate-bereizgarria duten ekoizpenak ezagutarazteko, besteak beste Getariako Txakolina Jatorri Deituran inskribatutako upategiak.

KALITATEA TOPERA! Nirea mugimenduaren barruan kokatzen den HAZI-ren programa da eta helburua Euskadiko lehen sektoreko ustiategietan egindako kalitate-bereizgarriak dituzten produktuak ezagutaraztea da.

Tradizioa, kalitatea eta jatorria

Bisita hauek ikasleei, kontsumitzaileei eta profesionalei zuzenduta daude, hala nola nekazaritza-eskolei, sukaldaritza-eskolei eta kazetariei. Lanaldi osoko iraupena dute eta bertan, nekazaritza eta abeltzaintza munduarekin lotutako hainbat ustiategi bisitatzen dira, baita nekazal ingurunea ere, bisitatutako produktu bakoitzaren prozesu osoa jorratuz.

Bisita programa hainbat gai-multzotan egituratzen da:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko kalitate eta jatorri bereizgarriak: Produktuen kalitatea jatorriaren, ezaugarrien eta elaboratzeko moduaren araberakoa da.
  • Natura ingurunea eta nekazaritza: Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerek biodibertsitatea eta landa-paisaia eusteko duten garrantzia.
  • Tradizioa eta Teknologia: Sektorerako etengabeko hobekuntza prozesuetan lan egiten duten ikerketa eta ekoizpen zentro batzuk bisitatzea.
  • Elikagaien kontrola, egiaztapena eta etiketatzea: Kontrol eta egiaztapen prozesuak erakusten dira, nekazaritzako elikagaien benetakotasuna, kalitatea eta merkatuan behar bezala identifikatzearen garrantzia ziurtatzea ahalbidetzen dutenak.

Nekazari, abeltzain eta bertako ekoizleen lana ezagutaraztea funtsezko lana da tokiko produktuen balioa eta kalitatea aitortzeko, etorkizun jasangarria eta osasungarria bermatzen dutelako bai ekoizleentzat, bai kontsumitzaileentzat.

Kalitatea Topera Programa

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30