Txakolin Egunak 2019

Getariako Txakolinaren Egunak 2019

Urtean zehar Getariako Txakolina JD-ak hainbat “Txakolin Egun” antolatzen ditu gipuzkoako herrialde ezberdinetan. Getariako Txakolinaren dastaketa bertako produktuekin lagunduta, gure baserritarren lana ezagutuarazteko.

Datorren larunbatean, ekainak 29, Donostiako Boulevard-ean Txakolin Topaketa ospatuko dugu, bertan, Getariako Txakolina dastatzeko aukera egongo da Baserriko Oilaskoarekin (Lumagorri) egindako hanburgesekin eta Idiazabal JD gazta pintxoekin lagunduta. Ekitaldi honetan laguntzaile izango ditugu Donosti Kultura, eta Irizar sukaldaritza eskola, pintxoak prestatzen.

Hurrengo hitzorduak:

Udara eta gero iraila iritsiko da eta honekin guztiok hainbeste desiatzen eta landu dugun uzta!!!. Irailaren 15ean, Zarautzen, Mahats Bilketaren Jaia ospatuko da. Kasu honetan, txakolinari parrilan egindako hegaluzeak lagunduko dio, konbinazio ezin hobea!!!!

Eta urtean zehar sortu daitezkenak!!!

 

Orain arte ospatutako 2019ko Txakolin Egunak:

Eta ezin dugu ahaztu dagoeneko ospatu ditugun Txakolin Egunetaz. Ospatu dugun azkenengo Txakolin Eguna Azpeitiakoa izan da, ekainak 15 larunbatean. Bertan, Getariako Txakolinak Eusko Label-dun Bildotsa erreta eta bertako ekoizleen Idiazabal Gazta JD izan zituen bidelagun. Getariako Txakolina JD-n inskribatutako 14 upategi izan genituen: Agerre, Akarregi-Txiki, Ameztoi, Arbela, Basa-Lore, Elkano, Katxiña, Mokoroa, Rezabal, Roke Eizaguirre, Sagarmiña, Txomin Etxaniz, Urkizahar eta Zudugarai.

Aurrez, maiatzak 25 larunbatean, Aretxabaletan ospatu genuen Txakolin Eguna. Bertan, 6 upategi izan ziren: Ameztoi, Elkano, Hiruzta, Mokoroa, Txomin Etxaniz eta Ulacia.

Kasu honetan, gazta, urdaiazpikoa, hanburgesak eta baserriko ogia izan ziren Getariako Txakolinaren laguntzaileak. Bergarako eta Txantreako konpartsek alaitu zuten goiza erraldoi eta buru-handiekin. Egun atsegin honetan 500 bat pertsona bertaratu ziren gure Txakolina dastatzera.

Eta ezin dugu ahaztu dagoeneko ospatu ditugun Getariako Txakolinaren Egunetaz:  Urtarrilaren 17an Getarian ospatutako Uzta Berriaren Aurkezpena eta Mahasti Jaunaren izendapena, Getariako Txakolina JD-ak eskeintzen duen omenaldi bat txakolinaren, gastronomiaren eta euskal kulturaren alde lan egin duen pertsona edo erakundeei; aurten, JAKITEA Elkartea izan da omendua. Apirilaren 14an berriz, Aian izan ginen; 10 upategietako txakolina dastatu zen parrilan egindako Euskal Okelaren pintxoarekin lagunduta.

Informazio gehiago Jatorri Deituraren egoitzan.

Txakolin Eguna AZPEITIA

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30