Getariako Txakolina J.D Tokion Caprice-rekin
Pasa de maiatzaren 14an eta 15ean Getariako Txakolina Jatorri Deitura Tokion egon da CAPRICE proiektuarekin: “Chill with an appetiser with European wine and quality products”.
CAPRICE proiektuak Japoniako eta AEB-eko kontsumitzaileak esperientzi gastronomiko batetara gonbidatzen ditu, Getariako Txakolin kopa bat dastatuz Kantauriko antxo, hegaluze eta Eusko Labeladun Ibarrako piperraz osatutako aperitibo batekin lagunduta; zaporea, kalitatea, kultura eta tradizioa konbinatuz.
Maiatzaren 14an eta 15ean Getariako Txakolina J.D-ko upategi hauek egon dira Tokion: Gaintza, Hika, Hiruzta, Inazio Urruzola,Talai Berri, Txomin Etxaniz y Zudugarai. Bertan egindako kontaktuekin eta gure txakolinak izan duen harreragatik sentsazio onekin bueltatu dira.
Orain Tokion egon gara eta ekainean upategiak AEB-ra joango dira. Bestalde, datozen hilabeteetan CAPRICEko ordezkarien bisita jasoko dugu.
CAPRICE hirugarren herrialdetan produktu agroalimentario europearren informazio eta sustapenerako laguntzen barnean Europako Batzordeak onartutako proiektu bat da. Datozen hiru urteetan ekintza ezberdinak egingo dira Japonian eta AEB-n.