
Getariako Txakolinak ‘On Egin’ bonu kanpainan parte hartuko du
Tokiko produktuaren erosketaren 100 euroko, 50 euroko deskontua Euskadiko ostatuetan. Getariako Txakolina Jatorri Deiturako upategiek “On Egin” Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ekoizleei eta ostatuei laguntzeko Eusko Jaurlaritzak abiarazitako bonu-kanpainan parte hartuko dute. Sustapena apirilaren 19an hasiko da oneginbonoa.eus webgunearen bidez.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, HAZI Fundazioarekin batera, ‘On Egin’ bonu-kanpaina bultzatuko du, pandemiak kalte handia egin dien Euskadiko tokiko ekoizleei eta ostatuei zuzenean mesede egiteko.
Produktua erosten den 100 €-ko, Getariako Txakolinaren kasuan, 50 €-ko deskontua lortu ahal izango duzu Euskadiko turismo-ostatu batean.
Nola funtzionatzen dute 'On Egin' bonuek?
- Bonoak www.oneginbonoa.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.
- Tokiko produktuak 2021eko apirilaren 19tik abenduaren 31ra bitartean erosi ahal izango dira, lehenago agortu ez badira.
- Erosketa, gutxienez 100,00 €-koa, faktura bakar batean justifikatu behar da, Euskadiko turismo-ostatuetan erabiltzeko 50,00 €-ko bonoa lortzeko.
- 30.000 bonu eskainiko dira.
- Bonuen jaulkipena programari esleitutako aurrekontuaren erabilgarritasunaren baldintzapean dago; beraz, funtsak agortutakoan, programa amaitutzat joko da.
- Ekoizpen-sektoreak, saltokiek, establezimenduek eta ostatuek martxoaren 22tik maiatzaren 22ra arte eman ahal izango dute alta.
Getariako Txakolina Jatorri Deiturak sustapen honetan parte hartzera animatzen zaituzte, gure ekoizpen-sektoreari laguntzeko eta Euskadin jarduera sozioekonomikoa sustatzeko. 2021eko apirilaren 19tik aurrera egindako erosketak promozioan sartuko dira. Gorde data hau zure bonoa eskatzeko!!!!