Getariako Txakolina, Madrilgo pintxo donostiarraren gau handian
Donostiako Pintxoaren Institutuak eta Gipuzkoa Ostalaritzak Madrilen aurkeztu zuten Donostiako pintxoaren denboraldia, Getariako txakolinarekin uztartuta, Donostian pintxotan ibiltzearen esperientziaz gozatzeko aukera izan zen gau batean.
Joan den astelehenean, maiatzaren 8an, Pintxoa Da ekimenaren bigarren edizioa ospatu zen Madrilen, Donostiako Pintxoaren denboraldi berria, Donostiako Pintxoaren Institutuak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Alberto Chicoteren Omeraki jatetxean antolatutako ekitaldia.
“Pintxotan ibiltzea Donostian zehar: giza gorputzean plazer handiagorik ez dago”
Goyo González (ganaren aurkezlea)
Pintxoa Da ekimenean, Donostian pintxotan ibiltzearen esperientzia paregabea bizi ahal izan zuten bertaratutakoek. Gipuzkoako erreferentziazko zortzi establezimenduk pintxo berriak eskaini zituzten 2023 denboraldiari begira, euren elaborazio mitikoenekin batera. Getariako Txakolinak pintxo bat eta txakolin bat partekatzeko esperientzia borobila osatu zuen, Euskal kultura gastronomikoan oso une tradizionala dena.
La Bodega Donostiarra, Muxumartin, Sukaldean, Zazpi STM, Matalauva eta La Cervecería del Antiguo, baita Hondarribiko Mika eta Eibarko Baratze Gourmet-ek ere beren sorkuntzekin gonbidatuak poztea lortu zituzten, eta ordu batzuetan Donostiako pintxo-barrarik onenetara eraman gintuzten. Legatz takoa, bieira carpaccioa edo txangurru raviolia ekitaldian dastatu ziren, Getaria Txakolina JDko txakolinekin primeran uztartuak
Ekitaldian zehar Donostiako Pintxoaren Gida aurkeztu zen, Pintxoaren espezialitateko 52 leku ospetsuenak auzoz auzo biltzen dituena.
Getariako Txakolina Jatorri Deitura
Getariako Txakolina Jatorri Deiturak Getariako txakolina landatzen eta egiten duten 35 upeltegiak batzen ditu. Gipuzkoako lurralde osoan 446 hektarea mahasti daude, eta jatorria XIV. mendekoa da, ia bertako kontsumorako ardoa izatetik mundu mailan bere kalitateagatik errekonozitua izatera igaro da.
Gaur egun, ekoizpenaren % 20 esportatzen da, eta AEB, Japonia eta Frantzia dira inportatzaile nagusiak.
Getariako egoitzatik, Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak bertako mahatsen jatorria zaintzen du, Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza, eta bere elaborazio zaindua eta kalitate-kontrola, kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.
Pintxoa Da, Donostiako Pintxoaren Denboraldi Berria ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia eta Turismo Sustapen Sailaren, Donostia Sustapenaren, Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.