Getariako Txakolina, Kantabriako ardoaren sektorerako mahastizaintza eta enoturismo eredua

Joan den ekainaren 27an, Kantabriako mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ordezkariek Getariako Txakolina Jatorri Deitura bisitatu zuten, bertako upategiek Gipuzkoan eskaintzen dituzten enoturismo esperientziak eta gune ekoizlea ezagutzeko. Kantabriako ardoaren sektorea garatzeko interesgarritzat jotzen duten mahastizaintzako eta enoturismoko eredua.

Kantabriako lantaldea Tierra de Liébana eta Vinos de la Costa de Cantabria ardoen adierazpen geografiko babestuetako upategiek eta mahastizainek osatzen zuten, Kantabriako Gobernuko Elikagaien Kalitateko teknikariekin batera. 

 

Durante la jornada visitaron las bodegas Gañeta, Akarregi Txiki y Ameztoi, en Getaria. Conocieron sus viñedos e instalaciones y se interesaron por su oferta de enoturismo, cómo gestionan las visitas y las diferentes experiencias de enoturismo que ofrecen. 

Gañeta, Akarregi Txiki eta Ameztoi upategiak bisitatu zituzten Getarian. Bertako mahastiak eta instalazioak ezagutu zituzten eta enoturismo eskaintzaz, bisitak kudeatzeko moduaz eta eskaintzen dituzten enoturismo esperientziez interesatu ziren

Juan Luis Centenok, Kantabriako Elikagaien Kalitateko Bulegoko zuzendariak, enoturismoa nabarmendu zuen Gipuzkoako sektorerako funtsezko zutabe. Enoturismo-esperientziak Getariako Txakolinaren upategietan, hala nola dastaketak eta mahastietara bisitak, ospe handiko jatetxe-eskaintza eta ekitaldi sozial, instituzional eta korporatiboak.

Lanaldian, mahastizaintza eta ardogintza-sektoreak garapen ekonomikoaren eragile gisa duen garrantzia nabarmendu zen, inguruari aberastasuna ematen baitio eta turismoaren urtarokotasuna galtzen laguntzen baitu.

Kantabriako lantaldearekin batera Ruth Mozo, Getariako Txakolina Jatorri Deitura Kontseilu Arautzaileko idazkaria eta Juan Ignacio Agirretxe, mahastietako teknikari aholkularia izan ziren. Beraien hitzetan, topaketa "Jardunaldi aberasgarria izan da, gure sektoreei buruzko informazioa trukatzeko eta Kantabrian egiten duten lana zertxobait gehiago ezagutzeko".

 

ARGAZKIAK: Kantabriako Komunikazio Bulegoa

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30