Gipuzkoa da enoturismoa asko gustatzen zaienen helmuga gogokoenetako bat eta Getariako Txakolinako mahastiak eta upategiak bisitatzen dituzte txakolina pixka bat gehiago ezagutzeko. Gure upategi askok bisitatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen dute, Getariako txakolina bezalako ardo berezi bat egiteko prozesua gertutik ezagutzeko aukera emanez. Zeintzuk dira bisita duten upategiak? Hemen kontatuko dizugu.
Leku pribilegiatu batean kokatuak, gure eskualdeko itsasoari, haranei eta mendiei begira. Getariako Txakolina JDko upategi askok txakolina egiteko prozesua eta familiaren historia ezagutzeko aukera ematen dute, eta, jakina, grina handiz egiten duten produktua dastatzeko aukera ere bai: Getariako Txakolina. (Ezinbestekoa da aldez aurretik deitzea edo harremanetan jartzea, informazioa emateko eta hitzordua hartzeko).
Getariako Txakolina JDko upategi bisitagarriak
Ekialdetik, barnealdeko haran eta mendietatik igaroz, kostalderaino, Getariako Txakolina JDko upategiak Gipuzkoa osoan banatzen dira.

Horietatik, hauek dira bisitatzeko aukera eskaintzen duten upategiak:
Alkiza:
Inazio Urruzola
Beizama:
Urkizahar
Deba:
Erlete Goikoa
Hondarribia:
Hiruzta
Oñati:
Murgialdai
Villabona – Amasa:
Hika
Getaria:
Akarregi Txiki
Ameztoi
Gaintza
Gañeta
Txomin Etxaniz
Aia:
K5
Orio:
Blai
Bodega Katxiña
Zarautz:
Makatzak Wild Wines
Mokoroa
Rezabal
Talai Berri
Mapa honetan, ikus ditzakezu, “Upategi Bisitagarriak” aukeran klik eginez
OHARRA: Ezinbestekoa da aldez aurretik deitzea edo harremanetan jartzea, informazioa emateko eta hitzordua hartzeko.

