
Getariako Txakolina J.D-ren bisita Ribeira Sacra eta Bierzoko Jatorri Deituretara
Abuztuaren bukaeran, Getariako Txakolina J.D-ko inskribatuak Ribeira Sacra J.D-ko “mahastizaintza heroikoa” bisitatu genuen eta gure begiekin egiaztatu ahal izan genuen kontzeptu hori errealitatearekin guztiz bat datorrela.
Sil ibaian zehar katamaranean egindako bueltatxoan ikusgarrizko paisaia ikusi genuen, lana egiteko oso nekezak diren mendi-maldetan bizitza guztiko mahastiak mantendu dituzte.
Ribeira Sacra J.D.K.A-eko Martak lagunduta, Pablo Ibáñez-en eskutik Regina Viarum upategia ezagutu genuen, César Enriquez-ek Adega Cachin upategia aurkeztu zigun eta Val da Lenda upategian Víctor Rodríguez-ek eman zizkigun azalpenak. Upategi guzti hauetan Godello, barietate txuriarekin eta Mencia, barietate beltzarekin elaboratutako ardo ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen.
Ondoren, Bierzo J.D bisitatu genuen. Bertan, Perez Carames upategiko Noeliak beraien ardo ekologiko ezberdinak dastatzeko eman zizkigun Bierzo-ko Agua en Villafranca kalean kokatua dagoen etxean. Jarraian, Palacio de Canedo upategia bisitatu genuen eta hemen Jose Manuel-ek lana egiteko bere filosofia azaldu zigun. Jatetxean, bazkari eder batez gozatu genuen eta eguna amaitzeko, ilunabarrean, Meduletan ibilalditxo bat egin genuen, aintzinako erromatar urrezko meatze ustiategi batez osatua dagoen beste izugarrizko paisai bat.
