Getariako Txakolina – Atun Gorriaren arteko uztarketa: esperientzia bikaina Itsas Etxea Kofradian
Pasa den astean Itsas Etxea Kofradian ekitaldi bikainaz gozatu ahal izan genuen: atun gorria – Getariako Txakolina J.D-ren arteko ezkontza, Mikel Garaizabal enologoak zuzendutako tailer-uztarketa Aitzol Zugastiren proposamen gastronomikoarekin. Bai, itxura ona du…eta dastatuta oraindik eta hobea!
Joan den ostegunean, irailaren 24an, Getariako Txakolina J.D-ko txakolinekin tailer-uztarketa bat egin zen Kofradia Itsas Etxea de Donostia “Atun Gorria eta Getariako Txakolina J.D-ren arteko Ezkontza.” izenburupean aurkeztutako ekitaldiak frogatu zuen bertako bi produktuk, Kantauriko atun gorriak eta Getariako Txakolinak ezkontza perfektua osatzen dutela.
Tailerrean Getariako 4 txakolin dastatu ziren Kantauriko atun gorriarekin prestatutako 4 pintxorekin batera. Ekitaldi honetarako aukeratuak izan ziren 4 txakolinak upategi hauenak izan ziren: Akarregi Txiki, Gañeta, Sagarmiña eta Txomin Etxaniz.
Uztarketa: 4 pintxo Getariako 4 txakolinentzat
Lau txakolin horiei laguntzeko Aitzol Zugastik egindako proposamena Kantauriko atun gorriz egindako 4 pintxo izan ziren:
- Atun mini ramen
- Atuna adoboan, patatekin eta mojoarekin
- Atun keztatu samarra tomatearekin eta albakarekin
- Atun-tartarra
Haragi zaporetsua eta kolore bizikoa, Kantauriko atun gorria txikiagoa izateaz gain, hegalik laburrena ere badu. Ezaugarri honegatik "Hegamotza" bezala ezagutzen da.
Mikel Garaizabal enologoak bere argibideekin zentzua eman zion uztarketari eta Kantauriko bi produktuen ñabardurak, zaporeak eta lurrinak ezagutzera lagundu eta gidatu zituen parte-hartzaileak.
Ekitaldia egin zen lekuaren kokaguneak, Donostiako portuko Itsas Etxea Kofradia, berreskuratutako kokagune bat, esperientzia borobila izatea lortu zuen gure produktuak ezagutzeko. Esperientzia bikaina, laster errepikatzea espero duguna!