Getariako Txakolina 2019 Antxua Egunean
Maiatzak 3 ostiralean 8. aldiz ospatu da Getarian Antxua Eguna. Arratsaldez, antxoaren dastaketa egon da Getariako Txakolina Jatorri Deituran inskribatuak dauden Getariako upategietako txakolinaz lagunduta.
Goizean zehar Balenciaga museoan ospatutako ekitaldian Zilarrezko Antxoa eskeini zaie Gipuzkoako Arrantza Federazioari, Iñaki Zabaletari eta Alazne Uribarriri, arrantzaren eta bereziki antxoaren promozio eta defentsan egindako lanarengatik.
Eta arratsaldez, 19:00tatik 21:00ak bitartean, Gure Txeruren laguntzarekin parrilan egindako antxoak dastatu ahal izan dira Getariako Txakolina Jatorri Deiturako Agerre, Aizpurua, Akarregi-Txiki, Ameztoi, Elkano, Etxetxo, Gaintza, Gañeta, Txomin Etxaniz, Ulacia eta Urki txakolinarekin batera.
Antxoa eta Getariako Txakolina, jatorriarekin lotutako bi produktu elkartze ezin hobean.