Dia del Getariako Txakolina en Aia

Getariako Txakolin Eguna Aian

Apirilak 14 igandean Getariako Txakolin Eguna ospatu zen Aian. Getariako Txakolina Jatorri Deituran inskribatuak dauden upategi ezberdinen 700 botila dastatu ziren. Txakolinaz gain bertako produktuak probatu ziren: burduntzian egindako 2 txahal eta bertako gazta.

Apirilaren 14an, Aiako Getariako Txakolinaren ospakizunean Getariako Txakolina Jatorri Deituran inskribatutako 10 upategiek parte hartu zuten:  Agerre, Aizpurua, Aldako, Arbela, Basa-Lore, Etxetxo, K5 Argiñano, Katxiña, Urki, Zudugarai.

 

Gainera, Karlos Ibarrondok burduntzian 2 txahal erre zituen Musturienea eta Zizurkilgo Joxean harategien laguntzarekin. Bertako produktoreak diren  Agerreburu eta Lokatek beraien gazta eman zuten dastatzeko.

 

La Oveja Latxako Maider ere bertan egon zen Iparraldeko pateekin.

 

Antolatzaileak: Getariako Txakolina Jatorri Deitura eta Aiako Udala

Laguntzailea: Hazi Fundazioa

Dia del Getariako Txakolina en Aia

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30