Errezeta: Euskal Baserriko Txerri azpizuna Txakolin saltsan

Txerria, mila eratara prestatzeko jakia. Erreta edo plantxan jatea gustokoa dugu baina gaurkoan errezeta bereziagoa ekarri dizugu Getariako Txakolina J.Drako txakolin kopa batekin gozatu dezazun. Baserriko txerri-azpizuna ,txanpinoiak eta gure ardo gustokoena oinarri duen saltsa batekin lagunduta. Zoragarria,besterik gabe!

Errezeta: Euskal Baserriko Txerri azpizuna Txakolin saltsan

Osagaiak 4 lagunentzat:

  • 800 g azpizun Baserriko Txerria.
  • Edalontzi bat okela salda.
  • 1/2 Edalontzi moskatel goxo.
  • 200 g txanpinoi.
  • 2 Berakatz atal.
  • Olioa, gatza, pi perra eta irina.

Egiteko modua:

Kazola batean bi koilarakada olio bota eta, bi berakatz­atalak osorik gehituta, berotzen jarriko dugu. Gorritzen direnean, kendu kazolatik. 

Azpizunari gatza eta piperra gehitu eta, irineztatu ondoren. Kazolan onda gorritu.  Saldarekin eta txakolinarekin busti, eta bost minutuan su eztitan utziko dugu. Ondoren, azpizuna xerratan moztu. 

Sua handitu eta utzi salsa urritzen. Txanpinoi salteatuekin batera zerbitzatu.

 

Baserriko Txerri

Basatxerrin ahalik eta txerri haragi onena lortu nahi dugu, honetarako zorrotz begitatzen dugularik bere hazkuntza askea, haragiaren eraldaketa higienikoa eta banaketa bizkorra, gure bezeroek behar dituzten harakin zatiketetara moldatuz.

Basatxerrik ekoizten dituen txerriki guztiak osotasunean aske hazitako gure txerrietatik aukeratutako haragiarekin egiten dira, gurekin lanean jarduten diren txerriki ekoizle artisauen eskertu ezinezko laguntzarekin, modu honetan jatorrizko haragi kalitatea eta betidaniko ezagutza elkartzen ditugularik, gure produktuen kalitate bikaina lortzeko asmoz.

Horrela ezagutzen da

Produktu fesko hau, xerretam,Eusko Labelaren baimena duten harategietan bakarrik eros daiteke

Halako produktuak etiketa bereizgarri batekin saltzen dira "Baserriko txerriarekin egina"

Eusko Labela duen produktu honekin egindakoen adibideak dira honako hauek: urdaiazpiko egosi estra, gibel patea, urdaiazpiko ondua, txorizoa, satxitxoia, solomoa, hirugihar ontzutua...

Euskal Baserriko Txerri azpizuna Txakolin saltsan

 

 

 

 

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30