Mesa de navidad con pularda al txakoli

Errezeta: LumaGorri Baserriko pularda txakolin erara udare eta tipulekin

Lehengai on bat da errezeta ororen arrakastaren gakoa. LumaGorri Baserriko pulardak, Eusko Label zigilua duen oilasko bakarrak, arrakasta emango dizu data berezi hauetan. Eta errezeta honetan bezala prestatzen baduzu, Getariako Txakolinarekin, bermatua txalo bero bat!LumaGorri pularda erreta Getariako Txakolin erara, udare eta tipulekin

LumaGorri Baserriko pularda Getariako Txakolin erara udare eta tipulekin

OSAGAIA:

EGITEKO MODUA

Labea berotu 200ºtara. Zartagin batean, tipulak jarri oliotan eta egindakoan olioa iragazi eta hozten utzi. Pularda olioz igurtziko dugu eta gatza eta piperbeltza botako diogu barruan eta kanpoan eta egindako tipulaz beteko dugu

Labean sartuko dugu 10 minutuz eta 200ºtara mantenduko dugu. Ondoren, tenperatura 160ºtara jaitsiko dugu eta 90 minututan egina egongo da. Erretzen ari den bitartean, txakolina isrtzen joango gara gainetik.

Amaitu baino 15 minutu lehenago, udare zuritu eta zatituak gehituko dizkiogu bere zukuarekin egin daitezen. LumaGorri Baserriko pularda zerbitzatu erretiluko saltsa gainetik botata eta udareekin atonduta.

LumaGorri

1993an baserriko oilaskoa berreskuratzeko helburuarekin 10 baserritar elkartu eta LumaGorri sortu zuten. Gaur egun 100 familik egiten dute lan kontsumitsaileari kalitate goreneko LumaGorri Baserriko oilaskoa eskaintzeko, nekazaritza osasuntsuaren aldeko apostua eginez eta jangai onekin, garbiekin eta bidezkoekin elikatuz.

“Gure lurra errespetatzen dugu, gu ere lurraren parte garelako. Horregatik gure hazkuntza eredua jasangarritasunean eta errespetuan oinarritzen da."

LumaGorri Eusko Label berme zigilua daraman oilasko bakarra da. Jatorri hautatua duen betiko genetikari eta hazteko moduari esker ez dute batere sendagairik behar izaten hazkuntzan zehar eta ondorioz, produktu osasuntsu eta gehigarririk gabea lortzen dute.

Hazkuntza prozesuaren iraupena 3 hilabetekoa izaten da eta denbora horretan belar freskoz elikatuz, baserriak inguratzen dituzten belardietan, askatasunean zaintzen dituzte. Oilaskoak bereziki emeak dira eta horregatik eta hazkuntza prozesuagatik duten hain haragi samur zukutsua.

BASERRIKO PULARDA TXAKOLI ERARA UDARE ETA TIPULAREKIN

    GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

    Parque Aldamar, 4 bajo.

    20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)

    Tel.: 943 14 03 83

    Fax: 943 89 60 30