Errezeta: Idiazabal gazta Kruxpetak

Gaur, Getariako Txakolina botila batekin jai egun hauetan dastatzeko errezeta gozagarri bat ekarriko dizuegu: Idiazabal gazta-buñueloak. Aperitibo edo sarrera bezala perfektuak, prest utzi eta momentuan frijitu daitezke, beroak gozatzeko. Idiazabal gaztaz betetako mokadu goxo batzuk, arrakasta izango dutenak, ziur.

GabonakGetariako Txakolina  errezetekin jarraitzen dugu. Hilario Arbelaitzek Idiazabal Gazta J.Drentzat egindako errezeta honek probatzen duen oro harrituta uzten du. ¡Ekin eta gozatu!

Errezeta: Idiazabal gazta Kruxpetak

Osagaiak:

  • 0,5 dl ur
  • 0,5 dl esne
  • 100 gr gurin
  • 250 g irin
  • 6 arrautza
  • 300 gr Idiazabal gazta bigun birrindua
  • Olioa eta gatza

Egiteko modua:

Esnea eta ura iraki eta gatza gehitu. Gurina gehitu eta, geroago, irina. Nahastu egurrezko koilara batekin etengabe, ez itsasteko. Hozten utzi.

Arrautzak banan-banan masara bota, nahastu irabiatuz. Gazta birrindua sartu eta ondo nahastu.

Koilara batekin masa-zatiak hartu eta olio ondo beroan frijitzen dira, urreztatu eta kraskatu arte.

 

 

Jatorrizko Deiturari buruzko informazioa:

Jatorri Deitura 1987an sortu zen, Idiazabal gazten benetako egileentzat gordetako merkatua defendatzeko, eta kontsumitzaileei gazten jatorria –Euskadi eta Nafarroa– eta kalitatea bermatzeko.

Deiturak esnearen jatorria eta gaztaren kalitatea kontrolatzen ditu, ikuspegi fisiko-kimikoaren eta osasunaren (esnearen purutasuna, nahasketarik ez izatea, koipea, bakterio patogenoak, etab.) zein gustuaren aldetik. Horretarako, dastatzaileez osatutako Dastatze Batzorde bat dugu, eta haien esperientziak gazta preziatu honen ezaugarri tipikoak kontrolatzen ahalbidetzen digu.

Kontseilu Arautzaileak bermatzen du baldintza guztiak betetzen direla, eta produktua banda gorri batekin eta etiketaren zigiluarekin ziurtatzen du.

Hauek dira Deituraren berme nagusiak:

  • Esnea eta gazta Euskadin eta Nafarroan ekoizten dira, Erronkariko Harana osatzen duten udalerriak izan ezik.
  • Ardi latxaren eta Karrantzako ardiaren esnea erabil daiteke soilik, nahasketarik gabe eta pasteurizatu gabe.
  • IDIAZABAL gaztak bi hilabetez ondu behar dira behintzat.
  • % 45 koipe-edukia izan behar dute, estraktu lehorraren aldean.
  • Gaztak osasun-azterketak eta proba organoleptikoak gainditu behar ditu.
  • Deituraren baitako gaztek zenbaki bat daramate azalean.

Gaztek baldintza horiek guztiak bete behar dituzte halabeharrez, Idiazabal markaren bereizgarria –banda eta armarria– etiketan

Idiazabal Gazta Kruxpetak

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30