Bertsoa Sutan Bertsozale Elkartea Chillida Leku

Bertsoa Sutan: Sukaldaritza bertsoen bitartez Chillida Lekun

Joan den larunbatean, urriaren 17an, gastronomia eta bertsoa uztartu zituen ekitaldi aparta izan zen Chillida Lekun: Bertsoa Sutan. Topaketa horretan, gure txakolina eta Euskal Sagardoaren sagardoa elkartu ziren baita, gure lurraldean oso errotuta dauden edariak

Bertsoa Sutan, Chillida Lekun egindako ekitaldiak, gastronomia eta bertsolaritza uztartu zituen, Euskal Herriko kantu inprobisatu bereizgarria. Aukeratutako tokia, Chillida Leku, Eduardo Chillida euskal eskultoreari eskainitako Museoa. Eta borobiltzeko, janariarekin batera, benetako bi edari Euskal Sagardoa y  Getariako Txakolina Jatorri Deiturako txakolina.

Gastronomia eta Bertsoa

Maialen Cano eta Aitzol Zugasti  sukaldariak arduratu ziren sukaldaritzaz eta Maite Berriozabal, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran bertsolariek bertsoak inprobisatu zituzten. Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldi paregabea izan zen eta ingurune ezin hobean gozatu ahal izan zen, Chillida Lekun

Zer da bertso bat?

Beste leku batzuetatik irakurtzen gaituenak, beharbada, ez du bertsolaritza ezagutzen. Hemen deskribapen txiki bat:

"Bertsolaritza kantatuz, errimatuz eta neurtuz egindako diskurtsoa da. Hala ere, tonua, errima eta metrika bertsoaren alderdi tekniko hutsak dira”.

Bertsolaritzaren artea: Euskal ahozko inprobisazioaren errealitatea eta gakoak
Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua.

Esteka honetan irakur dezakezuen bezala bertsolaritza eta inprobisazioaren fenomenoa historiaurreko garaietan kokatzen dela ziurta daiteke. Ahozko tradizioaren sorrerarekin lotuta dago.

Argazkiak: Bertsozale Elkartea 

Bertsoa Sutan Bertsozale Elkartea Chillida Leku

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30