Mahasti Jaun 2020 A Bocados

Ander González eta Gabriela Uriarte, 2020 Mahasti Jaun

Joan den ostiralean, urtarrilaren 17an, Getariako Txakolin Egunean, Mahasti-Jaun saria eman genien A bocados programako Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte aurkezleei. Bertako produktuak eta sasoiko sukaldaritza babesten lan haundia egiten duten eta gure lurraldean oso maitatuak diren bi pertsona. Programa honetan, gainera, sukaldaritzaz gozatzen irakasten digute, elikagadura osasungarria ahaztu gabe. 

Aipatutako guztiagatik aukeratu dituzte 2020 Mahasti Jaun saria jasotzeko. Getariako Txakolina Jatorri Deiturak txakolinaren, gastronomiaren eta euskal- kulturaren alde lan egiten duten pertsona edo erakundeei egiten dien omenaldia.

Mahasti Jaun

Mahasti Jaun J.Manuel Alberdi azkoitiarrak egindako eskultura da. Jatorrizko eskultura egurrezkoa da eta erreprodukzioak brontzezkoak. Jatorri Deituraren ikur bihurtu den estatuatxoa, 1991n lehen aldiz eman zena, 1990eko uztaren merkaturatzea zela eta. Sukaldariek, kazetariek, kirolariek, bertsolariek eta euskal kulturako beste pertsona ospetsu batzuek jaso dute sari hau 30 urte hauetan.

Aurten, Ander Gonzalezi eta Gabriela Uriarteri eskaini diegu errekonozimendu hau:

  • Ander Gonzalez, donostiarra, Astelena 1960 tabernako sutegietan hazia da. Sukaldari bezala Luis Irizar Sukaldaritza Eskolan trebatua. 1997an, Astelena jatetxea ireki zuen Euskal Herria kalean, produktu on batekin eta kalitate handiko lehengaiekin egindako janari on batez gozatzeko grinari eutsiz. Orduz geroztik, bere jatetxeko lana Basque Culinary Centerreko klaseekin eta Telebistako programekin uztartzen du.
  • Gabriela Uriarte, donostiarra, Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatu zen Nafarroako Unibertsitatean. "Sin dieta para siempre" liburuaren egilea, Donostiako Gu zentroan  kalitatezko produktuekin egindako elikadura osasuntsuaren alde egiten du.

Biei ematen zaie 2020 MAHASTI JAUN saria ETBko "A BOCADOS" saioan osatzen duten bikote perfektuagatik. Programa horretan, janaria modu osasungarri eta dibertigarrian prestatzen irakasten digute, eta, aldi berean, bertako produktuei eta horien ezaugarriei buruzko informazioa ematen digute. Zorionak!

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30