San Antón Eguna Getaria

Txakolin Eguna, 2022ko uztaren aurkezpena Getaria

Urtarrilaren 17an, San Anton egunean, Getariako Txakolinaren 2022ko uzta berria aurkeztuko dugu Balenciaga Museoan 30-45 minutuko ekitaldi pribatu batean. Ospakizun herrikoia 12: 45etatik aurrera izango da Getariako frontoian, eta bertan 23 upategitako txakolinak dastatu ahal izango dira.

Balenciaga Museoko ekitaldia Mikel Garaizabal ardo dibulgatzaileak aurkeztuko du, 2022ko uztako Txakolinaren deskribapena eskainiz. Era berean, gure mahastien eta upategien errekonozimenduaren alde lan egin duten mahastizain erretiratuei omenaldia egingo diegu:

  • Julian Ostolaza Manterola, Getariako GAÑETA upategikoa
  • Bixente Eizagirre Aginaga, Zarauzko TALAI BERRI upategikoa
  • Inaxio Manterola Ibarguren, Zarauzko SANTARBA txakolina egiten zuena
  • Javier Arregi Liciaga, Arrasateko KATAIDE upategikoa

Ekitaldi berean gure Mahasti Jaun eskeiniko da, Donostiako Pintxoaren Institutuari aurten ematen zaion saria, pintxoaren kultura berreskuratzeko ekimenagatik eta Donostiako pintxoa mundu mailako erreferente gastronomiko gisa kokatzeko
ahaleginagatik.

Getariako Txakolinaren 2022ko uzta

2022ko uzta Getariako Txakolina Jatorri Deituraren zigiluarekin merkaturatzen den 33. uzta da. Ekoizpena 2021eko uzta baino % 20 handiagoa izan da, 4.800.000 kilo mahats bildu baitira; beraz, 4.300.000 botila inguru merkaturatuko dira.

Egun garbiak izan dituen urte lehor batean, mahatsa oso osasun-egoera onean bildu ahal izan da, eta mahastiak ez du Mildiuren (mahatsondoaren onddoa) eraso nabarmenik jasan. Era berean, prezipitazio gutxiko eguraldiaren ondorioz, 2022ko uztako txakolinek 2021eko uztakoek baino gradu haundixeagoa dute, gorputz handiagoa eta azidotasunean oso orekatua.

EGITARAUA – URTARRIALAK 17
Udalaren laguntzarekin

09:00 Diana Gazte Alaiak txistulariekin

11:00
Meza nagusia

11:00
Euskal Jokoak: Haurrentzako herri-kirol saioa, kiroldegian
Goizean zehar, talogileak eta bertako ekoizleen azoka.

12:45
TXAKOLINA UZTA BERRIAREN DASTAKETA:
Goizean zehar, talogileak eta bertako ekoizleen azoka.

Bertan egongo diren upategiak: Agerre, Aitaren, Aizpurua, Akarregi Txiki,
Ameztoi, Arbela, Arregi, Basa Lore, Blai, Flysch, Gaintza, Gañeta, Hika, Hiruzta,
Inazio Urruzola, Katxiña, Mokoroa, Rezabal, Sagarmiña, Talai Berri, Txomin
Etxaniz, Ulacia eta Zudugarai.

13:30 Lizaso eta Egaña bertsolariak udaletxeko balkoitik.

18:00 HERRI-KIROLEN ERAKUSTALDIA, frontoian

Aizkolariak:
Julen Alberdi “Txikia IV” eta Mikel Larrañaga
Harrijasotzaileak:
Xabat Olaizola eta Udane Ostolaza

Pentatloia:

Nerea Arruti pentatloiko txapelduna
Karmele Gisasola pentatloiko azpitxapelduna

19:00 Lizaso y Egaña udaletxeko balkoitik

Cartel de la presentación de la cosecha 2022

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30