2020 Getariako Txakolina: txakolin orekatua eta biribila
Aparta kalitate eta kantitate aldetik, hala definitu zen Getariako Txakolinaren 2020ko uzta, pasa den urtarrilaren 17an Getariako Balenciaga Museoan egindako aurkezpen ekitaldian. Bertan, 2021 Mahasti Jaun eman zitzaion Osakidetzari pandemian egindako lanagatik, eta eskerrak eman zitzaizkion Getariako Txakolinaren mahats-biltzaileen segurtasuna bermatuz emandako laguntzagatik.
Getariako Txakolina 2020ko uztaren aurkezpena
Pasa den urtarrilaren 17an, San Anton egunean, Getariako Balenciaga Museoan Getariako Txakolina Jatorri Deituraren 2020ko uzta berriaren aurkezpena egin genuen. Ekitaldi horretan Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Getariako Udaleko eta Jatorri Deiturako upategietako ordezkariak izan ziren.
Aurten, Getariako txakolin Egunaren urteroko ospakizuna frontoitik Balenciaga Museora aldatu zen. Ospakizun hori oso ezaguna da dagoeneko, eta aurten, Covid-19tik eratorritako osasun-egoera dela eta, edukiera mugatuko asistentziarekin antolatu da, urtero egiten den Getariako Txakolineko upategi ezberdinen txakolinen dastaketa egin gabe.
2020 Getariako Txakolina: txakolin orekatu eta biribila
Getariako Txakolinaren 2020ko uzta, uzta aparta izan da, bai kantitateari dagokionez, bai kalitateari dagokionez. 2019ko uzta baino % 30 gehiago bildu da, eta, aurten, batez beste 11,5 graduko txakolin orekatu eta biribil bateko 3.900.000 botila inguru merkaturatuko dira.
Mahats-bilketa gogo handiko garaia da, baina baita urduritasunekoa ere, eta aurten areagotu egin da, bizi dugun pandemia dela-eta. Euskadiko mahastizaintza eta ardogintza sektorea, administrazio eskudunekin batera, akordio batera iritsi ginen, upategietako langile finkoei eta sasoikako langileei PCR probak egitea aurretik. Guztira, 740 proba egin ziren, ezustekorik gabeko mahats-bilketa egiteko behar den segurtasuna bermatzeko.
Osakidetza, Mahasti Jaun 2021
Uzta berria aurkezteko egunean, Getariako Txakolina Jatorri Deiturak Mahasti Jaun eskaintzen du urtero, gastronomia eta gure kultura landu edo sustatu duten eta bereziki Getariako Txakolinaren alde lan egin duten pertsonei edo erakundeei egiten zaien omenaldi txiki bat.
Aurten, Getariako Txakolina Jatorri Deiturak 2021 Mahasti Jaun Osakidetza izendatu du, pandemia hasi zenetik (2020ko martxoa) egindako lanagatik eta, bereziki, mahats-bilketan hainbeste langileri PCRak egiteko antolaketan emandako laguntzagatik. Osakidetzaren izenean, Mahasti Jaun Gotzone Sagardui jaso zuen, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua.
Ekitaldia ixteko, Mikel Garaizabalek Getariako Txakolinaren dastatze deskribatzailea egin zuen, ondoren, topa egiteko 2020ko uztarekin.