caprice fancy food show new york

Getariako Txakolina J.D New York-en Capricerekin

Getariako Txakolina JD ekainaren 23tik 25ea New York-en ospatuko den “Fancy Food Summer” azokan egongo da. Bertaratze hau “Chill with an appetiser with European wine and quality products”, CAPRICE proiektuaren barnean kokatzen da.

Maiatzean Tokiora bisita egin ostean Getariako Txakolineko upategiak New York-era bidaiatuko dute ekainaren 23tik 25ea  ospatuko den “Fancy Food Summer” azokara.

 

CAPRICE proiektuak Japoniako eta AEB-eko kontsumitzaileak esperientzia gastronomiko batetara gonbidatzen ditu: Getariako Txakolin kopa bat Eusko Label-dun antxoa, kantauriko hegaluzea eta Ibarrako piperrakin osatutako aperitibo batekin lagunduta dastatzera, zaporea, kalitatea, kultura eta tradizioa batuz.

 

Getariako Txakolina JD-rako honako upategi hauek egongo dira  New York-en ekainak 23, 24 eta 25ean: Basa-Lore, Gaintza,Hiruzta, Inazio Urruzola eta Txomin Etxaniz. Upategi hauekin batera Arabako Txakolina JD eta Bizkaiko Txakolina JD-rako beste upategi batzuk bidaiatuko dute. Getariako Txakolina, Agiña Piperrak, eta Arroyabe, Conservas Nardin, eta Conservas Serrats kontserbagileak lagunduta joango da.

 

CAPRICE , hirugarren herrialdeetan Nekazaritzako produktuen inguruko informazio eta sustapen lanak egiteko Europako Batzordeak onartutako proiektua da. Datozen hiru urteetan ekintza ezberdinak egingo dira AEB-n eta Japonian. Laster, Japoniako eta AEB-eko CAPRICE-eko ordezkarien bisita izango dugu. Informatzen joango gara!

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30